aditza
- txártu. (b). da-du aditza. Empeorar.. Asko txartu da gure arteko girua./ Egualdixa txartu ein ddau. .
- txasta eiñ. (b). aditza. (haur hizkera.) Indizioa sartu. Poner una inyección.. Ez ibilli ortosik arri gaiñian, bestela medikuak txasta eingotsu.. Etim.: zast egin. .
- txastartu. (-). aditza. (Antzuola.) ZASTARTU. "Txikitu, gastatu, zaztartu.... Gizon asarria izen da, baiña oin ziero txastartuta dao." (Lar Antz). .
- txatxútu. (b). da aditza. Txatxu bihurtu. Volverse idiota o ligero de cascos.. Len ain majia zan da oiñ ziero txatxututa dago.. Emakumeez, batik bat. .
- txendorra egosi. (-). aditza. Ikatza egin txondorrean.. Egosi esate ako; goitti bera faten da a egosten, barrenea. Mart. .
- txendorra kargau. (-). aditza. Txondorra egin.. Eta nik atzenengo ei naban txendorra kargatzen-da zuen aittittakin, Posakua, Jose; aetxekin ementxe Pagatzakuei ni ibili nitzan kargatzen laguntzen. Cand..
- 1. txepéldu. (b). da-du aditza. Txepel bihurtu. Volver(se) necio, -a.. Ziero txepelduta ikusten dot aspaldixan dendari ori. .
- 1. txikittu. (b). du aditza. Xehetu, puskatu. Romper, despedazar.. Baloiakin eskaparate kristala txikittu giñuan. .
- txilibrízkau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Mozkortu samartu. Ponerse piripi.. Mozkortuta ez baiña puxkat txilibrizkauta gendeztan./ Puxkat txilibrizkatzen danian salaua jartzen dok.. Umorezkoa. .
- txíndurrittu. (b). zaio aditza. Entumecerse, dormirse un miembro.. Ankia txindurrittu jat.. Azen.: txindúrrittu ere bai. .
- txintxau. (a). aditza. (haur hizkera.) Zirikatu.. Enara beti neri txintxatzen ibiltzen da.. Berri samarra dirudi. .
- txipriztínddu. (b). da-du aditza. ZIPRIZTINDDU. Zipriztinez bete.. Ixo dau mai geiñera, jo ankiakin, inguruko danak txipriztinddu. Ben. .
- 1. txirbíztu. (d). da-du aditza. Eguzki gogorregiak landare orriak erdi lehortu, edota suaren hurbiltasunak gorputzeko ile puntak erre. Chamuscar.. Beruak txirbiztu, sikatu itten dabenian gauzia; sikatu baiño geixao, kasik erretzeko moduko zer aura, txirbiztuta. Klem./ Atzoko euzkixak artuak ziero txirbiztuittu./ Eskuko bizarrak txirbiztu jat sutonduan. .
- txirikórdau. (d). du aditza. Txirikordak egin. Hacer ristras, trenzas y cosas por el estilo.. Zeiñek txirikordau dotsu illiok?. Ik. txirikórda.
- txistúa bota. (a). du aditza. Escupir. .
- txístua jo. (b). du aditza. Silvar.. Zeintzuk ibilli die bart txistu-joka?/ Trenak txistua joten dau tunelian sartzeko.. Sin. fíua jo.
- txitxíburduntzi eiñ. (c). aditza. Makila zorroztu eta puntan txorixoa edo sartu sugarretan erretzeko. Burdinazkoaz egiten bada ere bai. Operación que consiste en afilar un palo y ensartar en él por ejemplo un chorizo, para asarlo al fuego. También con asador de hierro.. Joan zan Erregenetan txorixo ederra jan giñuan Pol-poleko itturrixan txitxiburduntzi eindda.. Basoan egin ohi da jeneralean. . txitxiburduntzi eguna, . (-). izen propioa. Elgetan, adibidez, urtean behin kalean edo basoan egiten den jaia, burduntzian erretako txorixo eta enparauak janez ospatzen dena.. Etim.: «txitxi» (okela) + «burduntzi».. Ik. búrduntzi..
- txokáu. (b). zaio aditza. Harritu. Extrañar.. Etxata bape txokatzen ainbeste umekin zoratzia.. Sin. estráiñau. txokáuta egon, . (b). esapidea. Harrituta egon.. Txokauta nago zela eztaben diar eitten...