Skip to main content

aditza

  • 3. berdinddu. (c). da aditza. Mozkortu.. Majo berdindduta jabillan atzo. . Ik. mozkórtu.
  • 3. berdoztu. (d). da aditza. (adierazkorra.) Erdi mozkortu.   Emborracharse un poco.. Atzo azkenerako bastante berdoztuta akabau giñuan. . Ik. pinplau, txilibrízkau, lafíau, atxurtu.
  • 1. berdoztu. (-). aditza. (Antzuola.) "Janak, batez ere haragiak, kolore berdea hartu." (Lar Antz). .
  • 2. berdoztu. (-). aditza. (Oñati.) "Limpiar los callos en agua hervida; quitar las últimas plumas de un ave con agua hervida; limpiar las madejas. BERDOZTUTA: sin asar (una manzana)." (Izag Oñ).
  • beregándu. (c). du aditza. Bereganatu.   Apropiarse.. Tio il zanian aren liburu guztiak beregandu zittuan.. Baita: neregandu edo neuregandu, iregandu edo euregandu, guregandu edo geuregandu, zuregandu edo zeuregandu, zeuengandu, eregandu. .
  • 1. berotu. (a). da-du aditza. Calentar, calentarse.. Otzak nago ta berotzera nator. .
  • 2. berotu. (b). da-zaio aditza. NOR-NORI. Acalorarse.. Berotu jakon eta egundokuak esan zotsan./ Berotzen danian kontuz arekin. . Adinekoek NOR-NORI gisa darabilte. «Me enfadé»: berotu jatan. Gazteek, ostera, NOR.. Ik. asarrétu.
  • beruak egon. (b). aditza. Bero euki. . Egun guztia beruak nago. .
  • 6. bete. (b). da aditza. Ariketa fisikoan, kirol lehiaketan batez ere, arnasa estutu.. Partidua asi orduko betetzen da Goñi. . beteta, . (a). Kirolaria edo ariketa fisikoa egiten ari dena arnasestuka edo ezinean. . Perurena irugarren jasoaldirako beteta zeuan...
  • 2. bete. (c). aditza. Preñar.. Konturatu zan iru edo lau erritan berdintsu esan zetsela, Lekamendiko Patxik neska gazteren bat bete euala. (SM Ezten) . beteta, . (c). adberbioa. Preñada.. Ik laga dituk, Goierriko zenbait erritan, neska gaztiak beteta? (SM Ezten)...
  • 1. bete. (a). da-du aditza. Llenar(se).. Goraiño bete dot basua.. Asko jan ere bai. Majo bete giñuztan.. Ik. ase.
  • bézau. (c). aditza. (Eibar.) Bezatu, bihurria edo basatia etxekotu.   Domesticar, amaestrar.. Bezautako txakurrekin ataratzen eban bizimodua./ Gatxago izan zan a bezatzia, Arraozko biorrak ezitzia baiño. . Sin. ézi.
  • 1. bialdu. (a). du aditza. Enviar.. Errekauak eittera bialdu nau amak./ Kartia oinddio bialtzeke dago. .
  • 2. bialdu. (a). du aditza. Expulsar.. Maixuak klasetik bialdu nau. .
  • 2. biar izan. (a). aditza. NORK. Aditzaren atzetik jarririk, beharra edo gero gertatzeko ekintza.. Noiz ekarri biozu gasoleua?/ Aurten Galiziara joan biot.. Aditzaren ondoren doanean, laguntzaile NORKduna eskatzen du: Gero zinera joan biot. Dena dela, aspalditxoan behintzat, joan bia naiz ere asko esaten da.. oixe bakarrik biou, . (-). esapidea. OIXE BAKARRIK BIAJUAU, BIAJONAU. Sólo faltaba éso... biá dan modúko, biá dan modukúa. (b). Behar den bezalakoa. Ona, kalitate onekoa. Telebisiñua erostekotan bia dan modukua erosi. .. biá dan modúan, . (b). esapidea. Gabonetan eztago erregaloik.. Bia dan moduan ezpadabill Gabonetan eztago erregaloik...
  • 1. biar izan. (a). du aditza. Necesitar.. Eskatu bia dozuna. .
  • biarra emon. (-). aditza. (Eibar.) Emplear, dar trabajo. . Ik. biárgiñ.
  • biartu. (b). aditza. Behartu.. Onian ezpadau nai, biartu egin biako dogu. . Ez da asko esaten.. Sin. derrigórtu.
  • biderátu. (c). du aditza. Gauzak bere bidera ekarri.   Encaminar. Naaste ederra dago baiña gauzak denporiakin bideratuko die. .
  • bigúndu. (a). da-du aditza. Ablandar(se). .
  • bijilixa eiñ. (-). aditza. Hacer vigilia..
  • billa joan. (b). aditza. BILLA ETORRI, JARDUN, IBILLI, BILLAKA. BILLA JOAN, ETORRI, JARDUN, IBILLI. BÍLLAKA. (b). Buscando . Atsalde guztia billaka ta billaka jardun giñuan, baiña alperrik.. Ik. billáu.
  • billáu. (a). du aditza. Bilatu.   Buscar?, encontrar.. Antiajuak bilau ezindda nabill./ Perretxiku pillia billau neban. . Erdaraz "buscar" eta "encontrar" bereizten badira ere, Bergaran, gaur behintzat, "buscar" billa ibilli esan ohi da, batik bat, eta "encontrar" billau edo topau. Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don./ Mandazaiñen batzui urria galdu, eta gero ulixa basarrikuak billau zebela, eta orduan gogortu ziela basarri ortakuak. Klem.. Ik. topáu.
  • billóstu. (d). da-du aditza. PILLOSTU (LEIN.). Narrugorrian jarri.   Desnudar(se).. Billostu ta errekan baiñau giñan.. Sin. narrugorrixan jarri. Ik. billósik.
  • billur izan. (d). aditza. Tener miedo. Elipsiaz entzun ohi da gehienetan.. Beste gauza batzukin pasatzen dana, aura falta balitz, norbera billur. Hil./ Zer, billur jaten ala? Zer, billur jaten ala? .