interjekzioa
- árraiñótan!. (c). interjekzioa. ARRÁIXOTAN, ARRÁIXUA. Arraioa! Harridura edo ezusteko txarra adierazten duen hitza. Haserre-doinu handirik gabe esaten da. Interjección que denota extrañeza y contrariedad, pero que se pronuncia sin gran gesto de enfado.. Arraiñotan! Oilluak ein dabe langintzia letxuga artian./ Goiz etxera etortzekotan ziñaten baiña, arraiñotan! saiatu zate nunbaitten.. Gure amari arraiñotan entzun izan diot eta aitari arraixua. .
- arráixo. (b). interjekzioa. Gauza bera, baina galdegilearen ondoren.. Nun arraixo laga jittuat pa giltzak./ Zela arraixo nai dok flakatu ainbeste janda. .
- 2. arráixo!. (b). interjekzioa. ARRÁIXUA!, ARRAIÑUA!, ARRANOPOLA!. Recoño, demonios.. Arraixua! Neri pasatzeko eztok asko./ Arraixua! Esan da esan da kasoik pez.. Esaldi hasieran ia beti.. Sin. arránopola!. Ik. árraiñótan!. arráixuak ezpaittuan!, . (c). interjekzioa. ARRÁIXUAK EZPAITTUAN. Arranopola! Esaldiak indartzeko, hauen ostean gehienetan.. Oinddiokan entzun bia jostak ederrak, arraixuak ezpaittuan./ Ez aiz bela etorri, arraixuak ezpaittuan. .. arráixo, . (b). interjekzioa. Gauza bera, baina galdegilearen ondoren.. Nun arraixo laga jittuat pa giltzak./ Zela arraixo nai dok flakatu ainbeste janda. ..
- arráixuak ezpaittuan!. (c). interjekzioa. ARRÁIXUAK EZPAITTUAN. Arranopola! Esaldiak indartzeko, hauen ostean gehienetan.. Oinddiokan entzun bia jostak ederrak, arraixuak ezpaittuan./ Ez aiz bela etorri, arraixuak ezpaittuan. .
- arránopola!. (d). interjekzioa. Arraioa! Umeei batik bat esan ohi zitzaien espresioa, haserre antzean. Expresión de reprimenda, enfado (suave) similar a un "mecachis!".. Arranopola! zeiñek busti dau lurra?/ Baiña, baiña, erropa guztiak lurrian, arranopola!.. Gaur oso galdua, adinekoek ondo gogoan badute ere.. Ik. arráixuak ezpaittuan!, arráixo!. arráno polatúa!, . (d). Arránopola eta arráno polatúa, biak entzun ohi zituela dio gure amak, zentzu berdinarekin. Erreparatu azentuan. ..
- árre!. (a). interjekzioa. Astoa astintzeko esaten den hitza. Voz con la que se acucia al burro.. Arre astua! .. Ant. íso!. Bakoitzak bere astuai arre, . (-). esapidea. Bakoitzak bere gauzak aurrera eraman.. ... arre edo iso egin, . (c). esapidea. Zirt edo zart egin.. Arre edo iso eitteko sasoia dozu zuk pe. .. arre-arre ibili, . (-). esapidea. (haur hizkera.) Asto edo zaldi gainean ibili. ..
- aspaldíko!. (b). interjekzioa. Aspaldiko ezaguna. Agurtzerakoan erabilia. . Kaixo aspaldiko, zer moduz? .. Erdaraz ere entzun daiteke: Hola aspaldiko, que tal?»..
- atsaldeón. (a). interjekzioa. ARRASALDEON. Arratsalde on. Buenas tardes. Bazkaria amaitu eta ilundu arteko agurra. .
- atxillo!. (d). interjekzioa. (Oñati.) ATXILLO. Araotzen gerra ostera arte egiten zen "ankaideka" izeneko ume-jolasean, lurrean zegoenari, ukituz gero, atxillo! esaten zitzaion eta ordutik aurrera lotuta geratzen zen. Ez lotzeko, elizatariko aulkietara igo beharra zegoen. .
- áxaxa. (b). interjekzioa. Txakurrari esaten zaio, norbaiti kosk egin diezaion. Voz con la que se azuza al perro.. Axaxa txakurra! Orri, orri!. áxaxa émon, . (c). dio aditza. Azuzar al perro para que muerda y, por extensión, incitar a alguien a algo.. Txakurrai axaxa emon zotsan./ Badakitt mutiko orrei zeiñek emoten dotsen axaxa guri kartelak apurtzeko./ Orregaitik ez ei ziran falta zirikatzailliak diskursua ein zeixan axaxa emonaz. (SM Ezten).. Sin. xaxatu (Lein.), xaxau (Eib.). Sin. xaxatu..
- azken putz!. (-). interjekzioa. "Azkenengo geratzen den umeari esaten zaio, bai karreraren batean, bai jatean, eta abar." (Lar Antz).. Ik. azkena ipurdi gizena.
- 3. báiña, baiña!. (c). interjekzioa. Bat-batean errietarako motiboak ikusten direnean esan ohi da, ozenki, esaldiaren aurretik. Exclamación de enfado que se dice como antesala de la frase.. Baiña, baiña! au da sukalde jiria: lur guztia bustitta./ Baiña baiña! Zetan zabizte nere autuan?. Haserre esaten bada ere amakoi samarra da. .
- 3. bápo!. (a). interjekzioa. (haur hizkera.) Oso ondo. Haurrei esan ohi zaie zerbait ondo egin dutenean (jan, puzzlea...). Muy bien. Expresión con la que se aplaude a los niños alguna acción.. Bapo! Lenteja guztiak jaittuzu. . Baita zerbait amaitu dela esateko: Oiñ pelotia bapo. Oera joateko ordua da..
- béinke. (b). interjekzioa. Izan ere, ene bada... Si pues, ya lo creo.... Beinke: zer ikusi, a ikasi. (SM Ezten)./ Beinke-beinke, zeiñek pentsau bia zeban alakoik./ Beinke, baulian, oiñ armaixo utsak dare, baiña len dana baula zan da. Ben.. Etim.: "bien que". .
- 3. bénga. (a). interjekzioa. Agur, gero arte!, gazteen artean.. Benga, illuntzian Pol-polen ikusiko ga. . Erabilera hau bitxia egiten zaigu adin apur bat dugunoi..
- 2. bénga. (a). interjekzioa. Aurrekoak esandakoa ez dugula sinisten adierazten du.. —Atzo bos kiloko erbixa bota najuan. —Benga, benga, sartuixok ori beste bati. .
- 1. bénga. (a). interjekzioa. Ale. Presa sartzeko, aginduak emateko, norbait animatzeko eta horrelakoetarako erabilia. Exclamación que se usa para meter prisa, dar órdenes, animar, etc.. Benga, benga! Ordua da oetik jaikitzeko./ Ale, benga, goazen piszinara. .