zarrémon, zarremóna. (d). adjektiboa. Zahar emona, zahar itxura duena. Que aparenta más años de los que tiene.. Orrek oinddio irurogei urte be eztauzka, beti izan da zarremona baiña./ Anai-arreba guztiak die zarremonak.. Mugatuan ia beti.. Ant. gazteémon.
zarraskara, zarraskaria. (-). izena. (Antzuola.) "Dentera. Janari garratz edo fruta berde bat jaten denean ahoan sentitzen dena.. Sagar berde bat jan dot pai eta auan daukat zarraskaria.". (Lar Antz).
1. zarráparra, zarráparria. (c). izena. ZIRRÍPARRA. Nahaste borrastea, zurrumurru nahasia... Garbiak ez diren gauza edo egoerez esana. Dícese de situaciones confusas.. Santa Luziako ferixan zaldixa, astua, tratoria, ijittua ta zarraparria ugari./ Elizatik etxerakuan andrak auzo guztia astintzen dabe: alakok nobixuai laga ete dotsan, bestia . Azkenengo esaldi hau SASIXAN ZARRAPARRIA esanez bukatzen ere entzun dut. Zenbait saltserori "zarraparras" deitu izan zaio. I aiz i zarraparras..