Skip to main content
. burdi-luze , burdi-luzía . (b).
Laburpena
burdi-luze, burdi-luzía. (b). izena. Gurdi handiena.. Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don. .
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Forma mugatua
burdi-luzía
. burdikatáe, -i , burdikataia(k) .
Laburpena
burdikatáe, -i, burdikataia(k). (-). izena. Garoz edo belarrez, esate baterako, zamatutako gurdia lotzeko katea. Luzea eta mehea.. Burdikátaiak. Meiak, mailla txikiko... fiñak izete zien. Eta bestiak burdisokak, eskusokia baiño loditxuao. Don. . Pluralean gehiago..
Ezaguera
Daturik ez
Forma mugatua
burdikataia(k)
. burdí-égur , burdí-egúrra . (c).
Laburpena
burdí-égur, burdí-egúrra. (c). izena. Egurrez zamaturiko gurdiaren edukia.. Gero erute ei zien burdi-egurra, burdi-iketza... Hil.. Azen.: burdi-égur ere bai. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
burdí-egúrra
. burdí-bólante , burdí-bólantia . (c).
Laburpena
burdí-bólante, burdí-bólantia. (c). izena. Antzina garraiorako erabiltzen zen gurdia. Luzeak ziren eta errailadun gurpil handikoak.   Antes que surgiera el transporte por camión, el carro que se dedicaba a tal menester.. Goiko estaziñuan jenerua kargau ta batera ta bestera ibiltze zittuan burdi-bolantiak./ Burdi-bolantiak pa karga geixao erabiltzeko batera, da ba zela uztau zabala zeban bide gutxiao ondatu kamiñuan; bestiak zorrotza izete zeban, baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan, arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don. . Gurpilei bolante-errubera. Burdinazko ardatza zuen..
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
burdí-bólantia