Skip to main content
2. fixáu . (c).
Laburpena
2. fixáu. (c). da aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros.. Aren fixantzia eitten da ba, onek erosi dau, zuri beixa, baiña zuk au eztozu ezautzen, ni ezautzen nazu. Zuk esaten dozu: “Bai, bai, emoixok, neu fixatzen nok”. “Responsable” esaten moduan. Don.. Ik. fíxantzia eiñ.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Hurrenkera
2
2. erabagi . (d).
Laburpena
2. erabagi. (d). du aditza. ERABAI. Muga egin.. Au Nordia. Errekiak erabaitzen dau. Bakizu, baillara asko dare emen. JJp./ —Nora pertenezitzen da? —Bergara. Orretxek errekatxuak erabaitzen dau. Ben.. ZERK erabagi..
Ezaguera
Ia galdua
Hurrenkera
2
. dirútu . (c).
Laburpena
dirútu. (c). da-du aditza. Aberastu, diruak egin.   Hacer(se) rico.. Bixkor dirutzeko esperantzan joan zan Ameriketara./ Familixa guztia dirutu zeban.. Ik. díruak eiñ.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
. derrígor .
Laburpena
derrígor. (-). DERRIOR. Derríor ahoskatzen dute gehienek; eratorriak ere bai.. 1. derrigor, . (b). adberbioa. DERRIOR. Nahi eta nahi ez.   Forzosamente, necesariamente.. Matrikulau nai bozu zeuk etorri biozu derrigor./ Gure neskatilliak berbenara joan nai dau derrigor.. Sin. náitta náiez, ákaso. derrigorrían, . (b). adberbioa. Gogorrean.   A la fuerza.. Azkenian derrigorrian eruan biar izan zeben ospittalera. ... 2. derrigor, derrigórra. (c). izena. Ezinbesteko beharra.   Necesidad inexcusable.. Derrigorrak gauza asko eraitteittu. . derrigórrak eraiñ, . (c). esapidea. Premina handiak bultzatu.. Azkenian derrigorrak eraindda etxera bueltau zan. .. derrigórrak emon, . (c). esapidea. Estuasunak eman, behar handiak bultzatu.. Edurtia, ta jateko guztia gastauta, ta derrigorrak emon zotsenian amandria zarra jan ei juen ijittuak./ Itxuria turistok, derrigorrak emon dotsenian uretara salto ein ddabe. .. derrigórra izan, . (c). esapidea. DERRIGORREZKÚA IZAN. Nahi eta nahiezkoa, behar beharrezkoa izan.. Karneta etaratzeko derrigorra da fotografixak etaratzia./ Entzun, derrigorra ezpada ez urten etxetik....
Ezaguera
Daturik ez
. derrépentian . (c).
Laburpena
derrépentian. (c). adberbioa. Bat-batean.   Al instante, derrepente. Bagenden berbetan eta derrepentian zuri-zuri jarri zan ilddakuan moduan./ —Zela il dda ba? —Derrepentian, elizakuak ekartzeko astirik pe barik. Derrepente eta derrepentian-en arteko bereizketa ez da argia. Badirudi lehena aginduak ematerakoan eta noiztasuna azpimarratzen denean erabiltzen dela gehiago, eta bigarrena bestelakoetan eta nolatasunean.. komentario 1
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
. derrépente . (b).
Laburpena
derrépente. (b). adberbioa. Berehala.   Enseguida.. Esaixozu derrepente etortzeko./ Derrepente ezpanotsan dirua eruaten kotxia apurtuko zostela. . derrépentian, . (c). adberbioa. Bat-batean.   Al instante, derrepente. Bagenden berbetan eta derrepentian zuri-zuri jarri zan ilddakuan moduan./ —Zela il dda ba? —Derrepentian, elizakuak ekartzeko astirik pe barik. Derrepente eta derrepentian-en arteko bereizketa ez da argia. Badirudi lehena aginduak ematerakoan eta noiztasuna azpimarratzen denean erabiltzen dela gehiago, eta bigarrena bestelakoetan eta nolatasunean.. komentario 1.
Ezaguera
Nahiko ezaguna