izena
- su-bedéinkatu, su-bedéinkatua. (c). izena. Ardagai sutua, Paskua egunean elizan urarekin batera bedeinkatu eta gero etxeko sutara botatzen dena, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko.. Mutiko kuadrillak ibiltzen zien basarriz basarri su-bedeinkatua partitzen. .
- su-ill, su-illa. (c). izena. Garrik botatzen ez duen sua, su motela.. Su-illa esate xako, su-illa, ainporrak eitten daben garrik baeko su ori, ezta ixaten karobixandako, gora aillegau bia dau ta. Andres. .
- su-kánpae, -i, su-kanpáia. (c). izena. Sua denean jotzen den kanpaialdia.. Su-kanpaia da, baiña ezta iñun keerik agiri. .
- suarka, suarkia. (-). izena. "Escalón y espacio que rodea al fuego bajo. . Abarkak suarkan eukitzen doguz gurian." (SB Eibetno)..
- Súaro, Súarua. (b). izena. Bergarako eta inguruko herrietako baserritar askok osatzen duten suteen kontrako elkartea. Gaur ere bizi-bizirik dago. Hermandad rural contra incendios de nuestra zona.. Biar da suaroko juntia./ Basarri geixenak dare suaruan. . Aseguru mota oso bitxia, aspalditik datorrena: Suaroan (agian maiuskulaz idatzi behar da, iz. pr. bezala sentitzen baita) sartuta dagoen baserritar bakoitzak, elkarteko baserri bat erretzen zenean, bost erralde haragiri dagokion dirua jarri behar zuen kaltetuari emateko. Erreketarik ezean, ez zuen inolako polizarik ordaintzen. Batzordea elkartekideen artean txandatuz joaten zen. Elkarteak jarraitzen du, nahiz eta arau batzuk aldatu eta eguneratu egin diren..
- 1. súarri, súarrixa. (c). izena. Txiskero harria. Piedra de mechero.. Suarrixa ba txiskeruandako; lenoko sokadun txiskero arei tta sua emoteko. Klem. .
- 2. suarri, suárrixa. (c). izena. (Oñati., Osintxu.) "El pedernal." (Izag Oñ). .
- suatz, suatzak. (-). izena. (Eibar.) "Tenacillas para piezas calientes, para el fuego." (SB Eibetno). .
- suba, subía. (a). izena. SUGA. Sugea. Culebra.. Zenbait suge mota: subaurdiña, subanabarra, subabeltza, subabiboria, uretako subia.... . subak be sustatzeko moduko soiñekua, etab. (-). esapidea. Arropa gorria-edo, "nabarmenegia", sugeak ere izutu egiten dituena, nonbait.. Kalian ikusi jonat pinttau-pinttau eginda, subak pe sustatzeko moduko soiñeko batekin. . Soinekoaz gain beste edozein prenda izan daiteke...
- subábibora, subábiboria. (c). izena. SUGÁBIBORA. Sugegorria. Víbora.. Subabiboria ei da benenosuena.. Orain bibora entzuten da gehiago.. Sin. subagórri.
- 1. subalinddara, subalinddaría. (a). izena. Lagartija.. Katua edo txakurra oso argala eta eskasa dagoenean, honako esaldia entzuten da: Ondo eskasa dago ba gure katua; eztakitt subalindarak jaten ibili dan ala zer. Subalindarak jateak gaitz eginda esan nahiko du? .
- subaperretxíku, subaperretxikúa. (c). izena. SUGAPERRETXIKU. Perretxiku ustez pozoitsuei deitu izan zaie. Llámase así a las setas presumiblemente venenosas.. Ez ikutu, subaperretxikuak die ta. .
- subartabúru, subartaburúa. (c). izena. botanika SUGARTABURU. arum italicum. Subartoa, erre belarra. Aro, jaro.. Ik. subárto.
- subárto, subartúa. (b). izena. botanika arum italicum. Aro, jaro.. Kalaren antzeko lora eta hostoak ditu, eta fruitua, berriz, artaburu ale-gorri pozoitsua, sugeen janaritzat eduki izan dena. Bronkiotarako, barrua garbitzeko eta baita ozpelak sendatzeko ere erabili izan da hostoa. Sin. suba bedar.. Sin. subartabúru, erre bédar.
- 1. subill, subílla. (d). izena. SUNBILL (ANTZ.). Oso lodia eta luzea ez den enbor zatia, beheko sua edo subil-txondorra egiteko erabilia, adibidez. Tronco manejable, no muy grueso.. Mendeko egur bat. Subillak ibiltzen dia burtarasak eitteko, burterraillak eitteko. Sendua eztanian, meetxua danian. Bestela subilla esaten da moztutako egurra ikezgiñak eta txendorra eitteko ibiltzen dabenian, .
- subill-su, subill-sua. (c). izena. SU-SUBILL. "Egur subilarekin egindako sua. Egur hobea denez, ohikoa baino su ederragoa egiten du. Normalean Gabonetan egiten zen.. Au da otza! subil-su on bat iñ da aretxen onduan egoteko mouko girua dao." (Lar Antz) .
- subill-txendor, subill-txendorra. (d). izena. Pago-buru eta egur zakar eta handiekin egiten den txondorra.. Paa-buruekin dda, len esan dotena, egur danakin eitten da. Ori oso baldarra izeten da gauzia. Orri esate akon subill-txendorra. Mateo. . Ik. txendor.
- 1. suburdiña, suburdiñía, -ak. (d). izena. Beheko suaren atzekaldeko txapa zabala. Beheko suaren ertzetakoa ere bai. La chapa grande (normalmente con relieves decorativos) que hace de fondo del fogón. También las chapas que delimitan el mismo.. Beko suan ertzak artzeko egote zittuan burdina batzuk..., aretxek suburdiñak zittuan. Eta atzeko zera be bai, txapia. Klem.. Pluralean gehienetan. .
- 2. suburdiña, suburdiñía. (d). izena. Beheko suko lapikoari heltzeko tresna.. Lapikuai eusteko olako arku bat. Atzetik eskuleku bat berak asientua eiñaz, eskulekuakin atzetik eltzeko. Bera berotuta egote zuan da atzetik eltzeko. .