Skip to main content
. alkótz , alkótza . (d).
Laburpena
alkótz, alkótza. (d). izena. Gari-aleen oskola.   Cascabillo.. Dornuan garixa garbitzen zanian alkotza botatze juan. Alkotzetan piparraundixak sartzen giñuztan, oso ondo eltzen zittuan da. Klem./ Alkotza da gari-aliak gaiñian daukan kaskala. Don. . Elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko. . Artuak artomaluta, garixak alkotza, eta ik, betiko moduan, alkondara motza, . (d). esaera. Alkotza elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko...
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
alkótza
. alkórtu . (d).
Laburpena
alkórtu. (d). aditza. Elkortu, hondatu, zuraz jardutean.. [Pagoa] bota askara, da beste zortzi-amar urtian be antxe dao. Uretan bertan konserbatzen da. Da kitxo. Bai, orretxeaitxik botatzen da; ba busti-liorrian laatzen bozu, gaur busti eta biar sikatzen bada, alkortzen da. Ta akabo, juaten da aura, arek ez dau balio. —Zer da alkortzia? —Alkortzia, ba, dana sikatu ta eregi eitten da. Sebas. .
Ezaguera
Ia galdua
. alkíler , alkilérra . (c).
Laburpena
alkíler, alkilérra. (c). Bizikletak konpontzen dituzten tailerra.   Taller de bicicletas.. Guk Osintxura eruaten giñuan bizikletia alkilerrera, “Bizimodu”nera, Bergan baiño merkiaua zalako./ Dimasek Mugertzan zeukan alkilerra. . Izen hau ematen zaie, bizikletak garai batean alokatu ere egiten zirelako..
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
alkilérra
1. alkáuete , alkáuetia . (b).
Laburpena
1. alkáuete, alkáuetia. (b). izena. Isilik gorde beharrekoak behar ez denari kontatzen dizkiona.   El/la que cuenta los secretos a quien no debe.. Lapurrak dirua lelenguan zela topau ete zeben, da zera: etxian bertan zeuan alkahuetia./ —Nere alabia “intreprete” ero ikasten jabik. —Eta zer dok pa ori? —Etxakixat baiña batek esaten dabena bestiai esatia ero izan bia jok. —A; guk orri Plazentzian alkahuete esaten jotsau. (Plazentziako txistea.) .
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Hurrenkera
1
Forma mugatua
alkáuetia
. alkáuete .
Laburpena
alkáuete. (-). 1. alkáuete, alkáuetia. (b). izena. Isilik gorde beharrekoak behar ez denari kontatzen dizkiona.   El/la que cuenta los secretos a quien no debe.. Lapurrak dirua lelenguan zela topau ete zeben, da zera: etxian bertan zeuan alkahuetia./ —Nere alabia “intreprete” ero ikasten jabik. —Eta zer dok pa ori? —Etxakixat baiña batek esaten dabena bestiai esatia ero izan bia jok. —A; guk orri Plazentzian alkahuete esaten jotsau. (Plazentziako txistea.) .. 2. alkáuete, alkáuetia. (c). izena. Inoiz "chivato" zentzuan ere entzun izan da. ..
Ezaguera
Daturik ez