Skip to main content

2. HIZTEGIAREN HISTORIA

Historia luzea du hiztegiak, luzeegia beharbada. Baina su motelean egindako babak gozoagoak izaten dira eta pentsa dezagun onerako izan dela atzerakizuna. Ehunak ehun lan baditu, hiztegiak ez gutxiago. Azkuek esana utzi zuen norbaiti hiztegi bat egitea bururatzen bazitzaion, kentzeko ideia hori burutik deabruaren tentazio txarrena balitz bezala, eta ez zitzaion arrazoirik falta.

2.1. Haurtzaroa: lehen bilketa lanak (1969-73)

1969 urtean hasi nintzen berbak batzen, helburu jakinik gabe. Pentsatzen jarrita, memoria txarrekoa naizelako hasiko nintzen seguruen, harribitxiak oroimenaren zuloetatik galtzeak amorru handia ematen zidalako edo. Sasoi hartan ez nekien gure eskualdean nire aurretik beste asko izan direla tentaldi berean eroritakoak, eta beste asko izango zirela geroago ere, gure eskualdea baita, zalantzarik gabe, Euskal Herrian herri-hiztegi gehien eta onenak egin dituena. Kandido Izagirre eta Toribio Etxebarria dira beharbada izen handienak, baina beste askok ere lan bikainak burutu dituzte, hiztegi honen iturriak zerrendatzen ditugun atalean ikusten den bezala.

1. HIZTEGIAREN EDUKIA

Bergara aldeko hiztegia jarri diogu titulua liburuari, eta Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko berbekin osotuta azpititulua, azpititulu luzea. Bergara-Antzuola aldeko hiztegia egitea zen gure hasierako asmoa, eta eremu honetako berbak sartu genituen ia soilik doktoretza tesitzat 1996an aurkeztu genuen lanean, baina gero iruditu zitzaigun merezi zuela eskualde osoa aintzat hartu eta Gatzagatik Eibar artekoak ere sartzea. Debagoiena esaten zaion eskualdekoak eta Debabarreneko Soraluze eta Eibarkoak, Deba Ibarreko bizkaieraren eremu osokoak, alegia.

Esaten diren berba guztiak dute lekua hiztegian, ez bakarrik bitxiak edo berezitasunen bat dutenak. Berbabatzaileak “berba guztiak” saskiratu nahi izaten ditu, arrantzaleak arrain guztiak edo ehiztariak hegazti guztiak bezala, baina laster konturatzen da ezinezkoa dela, hitz eta esapide asko haitz edo sasi artean ezkutatzen direlako inguruan norbait sumatutakoan. Arrantzale danagurakoa izan ohi da hiztegigilea, sarea zuloz beteta duena, ehiztari afantsua, eskopeta kanoi-okerraz dabilena.

Sarrera

Autoa eta traktorea erosi ziren baserrian gure mutikotan, 1960 aldera. Garia ereiteari laga zitzaion hiru-lau urte lehenago. Naparregoiak jotzen zuenean, sirena-hotsak entzuten ziren fabrikan sartzeko eta irteteko orduan, eta kaminoa bizikletaz eta motorrez beteta aurkitzen genuen Uberako eskolatik etxerakoan. Gauetan “Radio España de Barcelona” entzuten zen gure sukaldean, eta erdaraz euskaraz baino gehiago eta gusturago egiten genuen anai-arrebok, nahiz eta jakin horregatik gurasoen eta batez ere aitajaunaren zaratak entzun beharko genituela.

Baztertzen hasiak zeuden ordurako frantses-goldeak, areak eta burdi-zorrotzak, itzali berriak azken txondor eta karobiak. Ogi-labe gehienak ere ez ziren pizten, kaleko ogi zurixa Bolintxotik ekartzen baitzen eskolatik edo lanetik etxerakoan. Halakok honenbeste irabazten zuela Urdiñolan eta beste halakok zatixa gehixao Altos Hornosen, izaten zen nagusien bazkalorduko gonbestaziño errepikakorra.

Agurra

Inoiz Bergaran sortu den libururik mardulena izango da, beharbada, esku artean duzun hau, irakurle. Baina liburu hau ez da bakarrik mardula sendoeraz eta kanpo-itxuraz. Barruko mamina du, batez ere, ederra. Herriko euskara jaso eta zabaltzeko egiten dihardugun bidearen barruan, urrats sendoa izango da, duda barik, hiztegi hau herritarren eskuetan jartzea. Gure udalak joan zen urtean onartu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta han lehentasun handienekotzat jo zen euskararen transmisioa bermatu eta sendotzea. Gaur egun Bergarako Udalak hainbat programa ditu ikastetxe, euskaltegi, euskara-elkarte eta abarrekin batera herriko ume, gazte zein helduen euskara hobetu eta aberastera bideratuak. Seguru nago esku artean dugun hiztegi eder hau lan horretan lagungarri bikaina izango dela.

Atari gisa

Bistan da boladan dagoela gure artean, azken urteotan, herri euskararen azterketa. Udal askok bultzatu dute nork bere herriko hizkerari buruzko azterlanen bat, bizpahiru urtetako –edo urte beteko– diru laguntza berezien bidez. Horren ondorioz hainbat argitalpen ikusi ditugu, hiztegi forman jeneralean, hemengo edo hango herriko euskarari buruz. Hiztegi lan horietako batzuk aski onak dira; beste batzuk, espero zenez, badaezpadakoagoak.

Bergara aldeko hiztegia

"Mundu zaharra desegiteko zorian zegoen ordurako -1963, 1964- eta Iruainen biltzen zen jende hura bera ere atzenduta zegoen, bere hizkuntza desberdin hura ahazteko zorian. Espuru, gezeta, domentxa, inguma, txoleta, mitxirrika: elurraren matazak bezala ari ziren hitz haiek erorika, urtu egiten ziren zoru berria ukitzean. Eta izenak berak ez zirenean, haien adiera nagusiak galtzen ziren, mende askotan barrena mamitutako ñabardura jasotzen zutenak.

Berbatako azpisarrerak antolatu

<?php
if(isset($_GET['ekin'])){
$result = db_queryd('SELECT nr.nid, nr.type, b.berba FROM node_relations nr LEFT JOIN berba b ON nr.nid = b.nid LEFT JOIN node_relations nr2 ON nr.pnid = nr2.nid WHERE nr.type = "adiera" OR (nr.type = "Esamolde" AND nr2.type = "adiera")');
while($row = db_fetch_object($result)){
$r[$row->nid] = $row->type;
$b[$row->nid] = array('nid' => $row->nid, 'berba' => $row->berba);
}

ksort($r);

foreach($r as $k => $v){
if($v == "adiera"){
$last_parent = $k;
} else {
$nr[$last_parent][] = $k;
}
}

foreach($nr as $k => $v){
foreach($v as $n){
//db_queryd('UPDATE node_relations SET pnid = %d WHERE nid = %d AND type = "Esamolde"', $k, $b[$n]['nid']);
print sprintf('UPDATE node_relations SET pnid = %d WHERE nid = %d AND type = "Esamolde"', $k, $b[$n]['nid']).';<br />';
}
}
} else {
print l('ekin', 'node/201921', array(), 'ekin=1');
}
?>

. -gíñan .
Laburpena
-gíñan. (-). atzizkia. Zerbait egiten ari dela adierazten duen atzizkia: txalgíñan, umegíñan, ogigíñan, ikazgiñan, txixa(g)iñan, kaka(g)iñan, teillagiñan.... Julien kakagiñan dago./ Goimendixan ikazgiñak eta bajanaz da ikasiñ egurgiñan. Fran.. Baita -GI.
Ezaguera
Daturik ez
. txurikote , txurikotia .
Laburpena
txurikote, txurikotia. (-). izena. Hatxisak edo belarrak (marihuanak) eragindako ondoeza. Zuri-zuri eginda, oso gaizki sentitzen da sufritzen duena. "Blanco".. Bedar geixegi bota zotsen tartiai eta gero danak kriston txurikotiakin Mondrauera zentrora./ Txurikotiak emon zotsan eta botaka asi zan.. TXURIKOTIAK EMON. Semeari entzuna duela gutxi. Noiz edo noiz jaiotzen dira egoki sortutako berba berriak, eta poz ematen du..
Ezaguera
Daturik ez
Forma mugatua
txurikotia