asun-berótu, asun-berotúa. (c). izena. ASUN-BAIÑU, ASUN-BLASTIO. Asunekin emandako blastioa, zenbait gaitzetarako sendagai bezala erabili ohi dena. Azote de ortigas, método contundente usado contra algunas afecciones.. Gripia daukakela? Ori eztok ezer. Kendu erropia ta neuk emungostat asun-berotu bat./ Gure aittajuna-zanak sarri artzen zittuan asun-berotuak..
ásun, asúna. (a). izena. botanika Urtica dioica. Ortiga.. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio.
.
astúndu. (b). da-du aditza. Ponerse pesado, aumentar de peso.. Egurra, busti ezkero, astundu eitten da.. Hona hemen hitza erabiltzen den beste testuinguru batzuk: Euri onekin lurra asko astundu da./ Egualdixa asko astundu dau./ Beixa badoia astunduaz (edo umeastunduaz) eta ez etara larrera. . Ik. umeastúndu.
astrápala, astrápalia. (d). izena. Zalaparta.. Gaur berandu jaiki non eta or ibili non goiz guztia astrapala baten./ Zuk astrapalia ugari ta lan gutxi./ Txirrita Plazentzian bizi izan artian, gertaera bat zala-ta naikua astrapala sortu zan. (SM Zirik).
. astrápalaka, . (d). adberbioa. Presaka, korrika, zalapartaka. De prisa y corriendo, atropelladamente.. Etxe-alderia izan dou ta agostu guztia ibili ga astrapalaka. . Astrapalia darixola ere bai...