1. azkarri, azkarríxa. (c). izena. Levadura.. Txikittan, amak labesua ein bia zebanian, Bolintxora bialtzen giñuzen azkarrittara./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Da andik zortzi egunera arek ogixa arrotze eban. Aniz.
. AZKARRIXA EMON egiten zaio oreari: Etxian eitten danian eromaixan, —oramaixa orreaittik izengo da, oria—: «Oria eindda dao?, oria jaikitta dao?». Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi ta epelian, jaiki eitten dok aura. Don. Lebaduraere deitzen zaio azkarri industrialari; azkarri, berriz, aurreko labesuko ore zatiari, irinetan laga eta fermentatutakoa, hazkarritzat erabiltzeko. Izen bata zein bestea ere esaten zaie biei, bai industrialari bai etxekoari..
astáputz, astapútza. (b). izena. botanika ASTOPUTZ. Lycoperdon sp.. Cuesco de lobo. Zelaietan hazten den perretxiko borobila. Zahartzen denean hauts beltzez betetzen zaio barrua.. Sin. putzustel. (Lar Antz).. astoputz aundi, . (-). izena. (Eibar.) Langermania gigantea. Bejin gigante. (SB Eibetno)...
andére. (c). izena. ANDÉRA. Panpina, kopina. Muñeca.. Datorren Erregenetan andere polit bat ekarrikotsut.. Gaur egun, panpin edo muñeka entzuten da gero eta gehiago andere zaharraren ordez.. Sin. kopiñ.