Etxe-izenen osaeran elementurik erabilienetako bat. Izen barruko erabilerari dagokionez, etxe-ren pareko –eta tegi-k ez bezalako- erabilera du toki-izenaren hasierako zein amaierako elementu gisa ager baitaiteke eta, izen arrunten gisara jokatuz, adjektiboak, atzizkiak… har baititzake. Orotariko Euskal Hiztegian jasotzen denaren arabera, esanahirik ohikoenak honakoak ditu: burdinola, alde batetik eta etxola edo bizilekua bestetik. Bestalde, Mitxelenak Apellidos Vascos-en dio kasu batzuetan, besterik barik, lekua ere adierazi ohi duela. Ez da beti erraza lekuizen bakoitzean olaren zein adiera hartuko beharko genukeen erabakitzea. Bergarako toponimiako datu-basean dokumentazioaren hasierako urteetatik agertzen zaizkigu ola-z osatutako etxe-izenak. Hona hemen idatziz dokumentatuta jaso ditugunak:
OLA, izenaren amaieran:
- Pertsonaren izenari lotuta (Pertsona horren etxea): Nekolalde/Mekolalde, Mekolaeta, Antzola/Ansola, …
- Pertsonaren ezizen edo ezaugarriren bati lotua (Pertsona horren etxea): Gorrola, Moçolaegui ??,
- Lanbideari lotua:
- Zertarakoa: Antzuola, Artola, Bildosola, Gaztandola, Artolazabal
- Kokapena: Ibarrola, Aldaola,
- Lekua: Loiola, Yraola, Pagaola, Uraola/Urola, Gorostola...
- Bestelakoak: Odriozolanekua, Musacola, Goronsola/ Oronçola, Galarrolatza, Çuaçola, Zamiola,