Ondartzako zubia. Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan izen horrekin dator. Hala ere, 1900 urtea baino lehenagoko Gipuzkoako Zubien Katalogoan dio hau izango dela Zubiateko zubi historikoa, 1616ko testigantza baten arabera, Zubiateko zubia "Varrutia" izeneko aurkientzatik gora baitzegoen. Hala ere, gure datu baseko 1584ko lekukotasun batek honela dio: "CASA Y CASERIA DE BASARTE QUE ES PEGANTE A LA PUENTE DE ÇUBIATE". Bestalde, Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan dio Zubiateko zubiak Santo Tomas izena ere baduela eta Gipuzkoako Katalogoan Santo Tomaseko zubia Buruñarako Zubizarrari deitzen dio.