Zein da Sorusaitza eta zein Agirreburu? Mendi kate horretako izenekin (zeini zela deitu) saltsa handia dago: MTNEn bi dira Sorus Aitz eta Agarreburu. Katastroan ere Agirreburu izenarekin datozen partzelak (4-5 inguru) Agirre baserritik goiko gainera bitartekoak dira eta ez dira Sorusaitz aldera sartzen.
Koldo Alberdik (Egileorrek) esan zidan berak ez duela inoiz entzun Sorusaitza eta MTNEn eta GFAko datu-basean izen horrekin datorrenari eurak Elosuko balkoia deitzen diotela.
Hala ere, nahasketa hori orokorragoa dela ematen du Sorusaitzean dagoen eremu megalitikoa, AGERREBURUrekin bataiatua baitator GFAko datu-basean.
Badirudi bi joera daudela:
- Agirreburu paraje zabalari (Sorusaitz barne) deitzekoa. Gregoriok Muruamendiarazen lekukotza hortik doala ematen du eta irizpide horretan oinarrituta kokatuko lituzke Itelazpik telebistako bere errepikagailuak Agirreburu/Sorusaitzean. Ikus hemen: http://www.itelazpi.net/eu/html/1/287.shtml. Mendikat webgunean ere Agerreburu sarreran Agirreburu/Sorusaitz izenburuaren azpian, gailur bakartzat dator eta honakoa dio: "Cumbre del macizo de Irukurutzeta. Esta cima, cercana a Kerexeta-goegia o Elosumendi ( 878 m ) es fácilmente distinguible por el repetidor que la domina. Una pista sube desde Elosua ( 600 m ) a esta altura pasando por el collado Norte que la separa de Kerexeta-goiegia y que se denomina Atxobaso ( 824 m ), existiendo un dolmen a la derecha. La cumbre también recibe el nombre de Sorusaitza."
- Bi tontorrak loturarik gabe azaltzekoa. GFA eta MTNEkoa eta katastrokoa (ahozko azalpena, barne) hori izango litzateke.
Gure kasuan, azkenean, Euskaltzaindiaren oniritziarekin bigarren aukera honen alde egin dugu; hau da, Agirreburu eta Sorusaitza bereiz agertzearen alde.