Skip to main content

Alkatia eta abadia

admin ·k erantsia Or, 06/19/2009 - 11:07 ·tan
Audio fitxategia

Egun batian, alkatia abadian etxera juan zan bazkaltzera. Bazkaltzeko
txuletak zeuken: bat haundixa eta beste bat txikixa.
Lehengo ohitturia zan, lehenengua hartzen zebanak zati txikixena hartu
bihar zebala.
Eta, horregaittik, alkatiak esan zeban:
— Hartu zuk lehenengo, nik itxoingo dot.
— Ez, ez, hartu zuk —esan zeban abadiak.
Eta alkatiak, bi aldiz pentsau barik, zati haundixena hartu zeban.
Abadiak esan zeban:
— Et, et! Zu alkatia za, euki errespetu pixka bat.
— Ze ba? —galdetu zeban alkatiak, lotsa barik.
— Lehenengo zati txikixena hartu bihar dalako.
— Eta zuk zein hartuko ziñuan? —galdetu dotsa bestiak.
— Nik, txikixena! —abadiak.
Eta alkatiak esan zeban:
— Ba… hor daukazu. Ez dakit zergaittik protestatzen dozun!

Edukiari buruz
Egilearen izen-abizenak
Sara Peñin Alberdi
Egilearen ikasmaila
Hartzailearen ikasmaila
Saritua
Bai
Urtea
0
Kategoria
2.a
Azalpen laburra
Testu-egilea: Gorka Maiztegirena da, bere amamarengandik jasotakoa. Esataria: Sara Peñín Alberdi Oharra: Koldo Eleizalde lehiaketa, 2009, 2. taldea (jaioturtea:1996-1999), sariduna.
Euskarria