Ahozko lekukotasunak. Jaso auzoko etxe eta baserri guztien izenak grabatuta. Bi bizitza dituztenean, bereizten dituzten galdetu. Bereziki komeni zaigu Agirretxeberri. E bakarrarekin ala birekin ahoskatzen dute.
AGIRRETXEBERRI edo AGARRETXEBERRI. E BAKARRAREKIN AHOSKATZEN DUTE.
Kokapena. Aumategi baserriaren kasuan, orain dela urte batzuk (galdetu noiz??) baserri berri bat eraiki zuten AMATEI izenarekin ageri dena baina lehen beste baserri bat egon zen izen horrekin. Non zegoen? Zer lotura zuen Aumategi jauregikoekin.
Eraikinak ez direnen kokapena eta nondik-norakoa markatu ahalik eta zehatzen mapan: baso, esparru, larre, soro...
AMATEI BASERRIA ORAIN DELA 22 URTE ERAIKI ZUTEN (INSCRITO EN EL REGISTRO DE PROPIEDAD EN 1987). BASERRI ZAHARRA ORAINDIK HAN JARRAITZEN DU JAUREGIAREN ONDOAN. Mª PILAR USATORREN ESANETAREN ARABERA EZ DU JAUREGIAREKIN INONGO LOTURARIK.
Idatzizko lekukotasuna lortu. Baso, esparru, larre, soro... gehienek ez dute idatzizko lekukotasunik. Lortzen ahalegindu. Toponimo hutsaz gainera jaso generikoa ere, eskrituran agertzen den moduan: heredad, robledal, "en el termino de...".
Kokapena. Kontsulta zehatzak:
SAN MARTIN BASERRIA / ERMITA: horren gaineko informaziorik?? Noiz eraiki /berriztu zen bakoitza??
JOSE LUIS UNAMUNON HITZETAN, SAN MARTIN BASERRIA BEREZ BIDE ONDOAN ZEGOEN, ETA ORAIN DELA 10-11 URTE INGURU, BASERRI BERRI BAT ERAIKI ZUTEN APUR BAT BEHERAGO ETA ZAHARRA BOTA ZUTEN.
AUMATEGI JAUREGIA. horren gaineko informaziorik?? Noiz eraiki??
ARTABILLA /ARTABILLEI. Etxeak noizkoak dira? Artabillei Artabillegi izango da?? Biak esaten dira??
GAITTAOGARAIKO ESPARRUA. "Gaittaogaraiko" baserri bat da? Beste izenik badu?? Gaittaodirunekoa??? "Dirunekoa" hori nondik dator?? Dirudunekoa-tik???
"GAITTAOGARAIKO", GARITANO GAÑEKO BASERRIA DA JUAN Mª KORTABARRIAK AZALDU DIDAN BEZALA, HEUREK HORRELA DEITZEN DIOTE.
GAITTAODIRUNEKOA BERRIZ, DIRUDUNEKOA-tik DATOR ETA JUAN Mª BERAK KOMENTATU DIDANEZ, GAITTAO ALDEKOARI JARRITAKO GOITIZENA DA, HAN BIZI ZIRENEK DIRU ASKO EDUKITZEAREN PLANTAK EGITEN BAITZITUZTEN.
KURUTZEAGA. Kurutzerik bazegoen?? Badago?? Non zehazki?? Kokatu.
ITURRIGAÑA ETA ITURBE. Iturriren baten zantzua ematen dute. Zein iturri dago hor? Kokatu zehazki.
ERREKA. Errekarik ez dago toponimoetan baina berez badator errekatxo bat. Ze izen dauka eta nondik nora dator???
ANTOLIÑA. San Antolin aipatzen da behin eta berriz lekukotasunetan. Ermitaren bat zegoen? Non? Noiz arte egon da???
Informante onik identifikatuz gero, aurrerago egongo gara berarekin gauzaren batzuk komentatzeko.