Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

erronkalari, erronkalaríxa. (d). Erronkak jotzen dituena.   Bravucón. . Len erronkalaixak asko zian, oiñ ezta erronkaik joten..
erromára, erromaría. (b). izena. ERREMÁRA (OS.). Esparru bateko atea.   Cancilla.. Lau bos(t) bat langa aldenik alden, ori da erromaria./ Beste erromara batzuk ate moduan zabaltzen die./ Dana erremaria zan orduan. Ataira etorriko jatzun bestela ganau mordua, nunbaittekuak. Aniz.. Langadunari erromara langaduna ere deitzen zaio. .
erromára-lánga, erromára-lángia. (c). izena. Erromarak duen zeharkako esola bakoitza.   Cada uno de los travesaños que componen la cancilla.. Beixak bi erromara-langa apurtu ta ies ein juan. . Sin. lánga.
erromat. (-). Ik. errémat.
erroméixa, erromeixía. (b). izena. ERREMÉIXA. Romería.. San Bizentetan Partaittira joate giñan erromeixara./ Amasei-amazazpi urterarte Edurdunguan erremeixia. Hil. .
érronda, érrondia. (d). izena. Goruetan edo arto-zuritzen, adibidez, jardun ondoren, edota Gabonetan eta beste egun seinalatu batzuetan etxeetan neska-mutilek egiten zuten festa edo parranda aldia.. Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, da juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka esate jakon. Aniz./ Errondan eittia ba, fiesta moduan ero, batzuk kantau ta beste batzuk dantzan ein da... Gabonetan be bai. Juntau auzoko danak, gaztiak, etxe baten auts galantakin. Aniz. Benitak afalduta gero egiten den bigarren buelta dela dio. Afalduta gero, soiñua, erromeixia, afalduta gero, bigarren bueltia, erromeixia. Errondia aretxi esaten jakon. Ben.. Ik. artózuritze.
errondalari, errondalarixa. (-). izena. (Eibar.) Gau txoria, parrandan ibiltzen dena.. Gaztetan, errondalari amorratua izandakua zuen aittaitta. (AAG Eibes). .
érronka, érronkia. (c). izena. Fanfarroikeria.   Bravuconada. Pelotari ona izango da, baiña erronka geixegi dauka gauzonerako./ Gaur makiña bat erronka erabili jok Txikik arrixa baietz jaso ta ezetz jaso./ Beti erronkak joten dabill. . Erronka(k) euki, erabili, bota, jo, erronkia darixola ibili.... Batzuk erronkia ta beste batzuk pezetia, . (-). esaera. "Batzuek dirua eta ondasunak dituztela harro esaten dute, nahiz eta ez eduki; beste batzuek, ordea, nahiz eta isilik egon benetan eduki dauzkate." (Lar Antz)...
Batzuk erronkia ta beste batzuk pezetia. (-). esaera. "Batzuek dirua eta ondasunak dituztela harro esaten dute, nahiz eta ez eduki; beste batzuek, ordea, nahiz eta isilik egon benetan eduki dauzkate." (Lar Antz)..
Errósaixo-dómeka, Errósaixo-dómekia. (c). izen propioa. Urriko lehenengo igandea.. Errosaixo-domekia, Arantzazura joateko eguna..
1. éske. (-). 1. eske, eskía. (b). izena. Petición, cuestación.. Aspadixan alde guztietatik daukau eskia./ Ikastolatik diru eskia etorri da.. Diru eskia, arrautza eskia... Zerbaiten eskea, gehienetan. Soilik badoa diru eskea dela suposatzen da. . eskían ibilli, . (c). aditza. Mendigar.. Aintxiñan eskian ibiltze zienak gure sapaixan lo itte eben.. Ik. eskéko... 2. eske, . (a). posposizioa. Pidiendo.. Aspertuta nago leku guztietara lan eske joaten. ..
3. esi, esíxa. (d). izena. Makila trentzatuz eginiko egur-ehuna.   Entramado hecho de palos entrelazados.. Urritz makilaz eitten dok onduen esixa.. Paretak edo bereizgarriak egiteko erabili izan dira, besteak beste.. Ik. trentzáu, burtési.
esíttu. (-). 1. esittu, . (c). du aditza. Hesia pasatu.. Ik. esi.. 2. esittu, . (c). du aditza. Lursaila hesiz inguratu, esola eta alanbrez jeneralean.   Hacer un cercado, de estacas y alambre, generalmente.. Zelaixak esittu ta uda guztia kanpuan ganauak.. Sin. esixa eiñ..
1. esittu. (c). du aditza. Hesia pasatu.. Ik. esi.
eskabíde, eskabidía. (c). izena. Eskaera.   Petición, demanda.. Elizia konpondu bia dala ta diru eskabidia ein ddau abadiak./ Oin be badozu eskabiden bat. .
eskábola, eskábolia. (c). izena. botanika ESKAROLA. Lactuca serriola. Escarola.. Gaur egun ESKAROLA gehiago entzuten da..
éskaillu, -o, éskaillua. (a). izena. Errekako arraintxoa.   Bermejuela.. Len eskaillu ugari zan gure erreketan. . Litroka kontatzen dira.. Ik. eskáldarro.
eskáldarro, eskáldarrua. (c). izena. (Eibar.) Eskailu handia.   Bermejuela mayor.. Eskaldarrua eskaillua baiño aundixagua baiña loiñia baiño txikixagua. (Etxba Eib). Ik. éskaillu, -o.
eskále, eskalía. (c). izena. ESKEKO. Mendigo.. Eskeko esanagoa da..
esixa eiñ. (c). du aditza. Itxitura bat egin.. Esixa ganorazkua ein jok Luisek.. Sin. esittu.
esíxa pasau. (c). du aditza. ESÍTTU. Delako tresna pasatu lurra leuntzeko.. Len goldatu, aretu ta esittu eitten zan lurra./ Esixa pasau biarrian dago sobixkarra. .
eségileku. (-). 1. eségileku, eségilekua. (c). izena. Arropak esegitzeko lekua.   Colgadura.. Gure ataiko esegilekua beti gaiñezka egoten da. . Kolgadura erabiltzen da gehiago... 2. eségileku, eségilekua. (d). izena. Zankalostea, aberearen hankak jokoa egiten duen lekua.   Corva.. Beharbada perratzeko orduan hortik esegitzen delako. (?)... 3. eségileku, eségilekua. (d). izena. Perratokian behia esegitzen den lekua.. Guk orri esegilekuko garrotia esaten jau, garrotia emon, biurra emon. Don. ..
1. eségileku, eségilekua. (c). izena. Arropak esegitzeko lekua.   Colgadura.. Gure ataiko esegilekua beti gaiñezka egoten da. . Kolgadura erabiltzen da gehiago..
2. eségileku, eségilekua. (d). izena. Zankalostea, aberearen hankak jokoa egiten duen lekua.   Corva.. Beharbada perratzeko orduan hortik esegitzen delako. (?)..