Kaixo. Ni Abeletxekua naiz, aurreko basarrikua eta ez dot inoiz halako izenik entzun, eta egixa esan amen aspaldiko agirixetan azaltzen zien abeletxeburu eta abeletxe iturriburu bezelakuak be guztiz ezezagunak itten jat. Edozein kasutan, zerbait izatekotan nik uste etxe ondoko albergia izan leikiela, etxat burura etortzen beste itturririk hor bueltan Elkoartiko lurretan
Bide batez zorionak biotz-biotzez egin dozuen lan izugarrixagaittik. Ez genkigun bape be gure basarrixaren historixiari buruz, eta zuei esker jakin dou lenago euzkan izenak zien zien, eta baitta lengo jabiak be. Nere aman lehengusu urrun bat ibili da gure abizenaren jatorrixa ikertzen eta beraz basarrixan bizi izandakuan barri badakigu, baina ez bere aipamenak noizkuak dien eta ze izenekin daren.
Zorionak baitta be Bergarako euskeria bultzatzen ein dozuen lanagaittik, batez be akatsak zuzentzeko edota jokuetan erabiltzeko prestatu dozuen materialagaittik, euskera batua erabili biarrian. Eskerrik asko!
Elkorobarrutiko iturrixa
BatenBat·k erantsia Or, 05/10/2013 - 01:30·tan
Elkorobarrutiko iturrixa
Gainera, nai badozue, ni ta
BatenBat·k erantsia Or, 05/10/2013 - 01:38·tan
Gainera, nai badozue, ni ta
Nere familixakuai galdetu
BatenBat·k erantsia Ig, 05/12/2013 - 23:23·tan
Nere familixakuai galdetu