Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Iturritxikia, Iturritxikiak, Iturritxikiari, Iturritxikian, Iturritxikiko, Iturritxikitik, Iturritxikira
Oharrak
88-26-A,023 erreferentzian 1811n ITURRICHIQUI parajea agertzen da.
- Beste izen bat be esan dozu… - Goiko gaiña esaten gontsan. Gero, honutzatxuao eukiko dozu… - Tontor bat? - Itturri txikixa. - Hortik txabolara bittartian edo? - Bai, txabolara baiño lehenao… - Pista zahar batzuk edo dare hor… - Bai, baiña hamen beherao eukiko dozu nunbaitten Itturri txikixa. Han… - Kostei basotik parian gorao? - Ez, beherao ta Altunarau. Han, eztakizu, guk etxeko zera badaukau, ba, hartuta… arketako urak? Arketa harek urtetzen dabe itturri hortatik. Bueno, parte itturrittik da ta beste parte lurretik hartuta. - Ta hau ze da itturrixa bakarrik? - Bai, itturrixa ta inguruan daon basotxo bat. Itturritxikixa edo Itturritxiki ondua hari esaten […]. Erref: BER-233/007
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak