Skip to main content

artózuritze

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
artózuritzia
Aldaerak
artázuritze, artazuriketa, artozuriketa
Esanahia
Artaburuari maluta kentze lana.
Ikustekoak
  • érronda, érrondia. (d). Izena. Goruetan edo arto-zuritzen, adibidez, jardun ondoren, edota Gabonetan eta beste egun seinalatu batzuetan etxeetan neska-mutilek egiten zuten festa edo parranda aldia. Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, da juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka esate jakon. Aniz./ Errondan eittia ba, fiesta moduan ero, batzuk kantau ta beste batzuk dantzan ein da... Gabonetan be bai. Juntau auzoko danak, gaztiak, etxe baten auts galantakin. Aniz. Benitak afalduta gero egiten den bigarren buelta dela dio. Afalduta gero, soiñua, erromeixia, afalduta gero, bigarren bueltia, erromeixia. Errondia aretxi esaten jakon. Ben.”
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

artózuritze, artózuritzia. (c). Izena. artázuritze, artazuriketa, artozuriketa. Artaburuari maluta kentze lana. Gu mutikotan arto-zuritze asko einddakuak ga./ Afaldu aurretik artazuritzia izate zan erresaixua esanaz. (Lehenago artozuritzea errondarekin lotua joan ohi zen): Artozuritzia esaten jakon, da berakin batera errondia; ola jente... auzokuak, jente mordua batzen, gaztiak jeneralmente. Artozuritzia-ta, ba artozuritzia: errondia, jolasa. Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora-ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don. ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak