Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| erpílddu. (c). da-du aditza. Soroan erpilak sortu. Formar(se) terrones en el labradío.. Euri onek solo guztiak erpildduittu. . |
| erregadíxo, erregadixúa. (b). izena. Regadío.. Siku dago ta erregadixua ipiñi biotset letxugei. . |
| errékarro, errékarrua. (d). izena. Errekaren inguruko sakona. Cuenca de rio o regata.. Errekarrua dok pa errekian inguruko sakona, esate baterako asi Esperantzatik eta gorakua. Don.. Gutxi entzuna. . Ik. arro. |
| erremángau. (a). da-du aditza. Remangar(se). . |
| erremángu, erremangúa. (c). izena. Lanerako ganora. Remango; capacidad y nervio para el trabajo.. Berak bakarrik ein biar izateittu lanak. Eskerrak erremangu oneko neskia dana./ Orrek dauka erremangua lanian! . |
| errena ez izan. (c). esapidea. Makala ez izan.. I bizkorra izango aiz baiña ez pentsau bestiak errenak dienik. . |
| 1. erremat, erremáta. (d). izena. Azken ikutua. El remate final.. Erreumiakin izurrauta zebillen, da gaiñetik pulmonixia arrapau zeban, da aretxek emun zotsan erremata./ Kalera bizi izatia izan zan aren erremata. . Normalean "golpe de gracia", azken txarra zentzuan erabiltzen da, baina ez beti: Etxia ixa akabauta dago, baiña oinddio eztotse emon erremata. Mugatuan batik bat. . |
| 1. erren, erréna. (b). adjektiboa. Cojo, -a.. Orren anaia errena da.. Sin. kójo. errena ez izan, . (c). esapidea. Makala ez izan.. I bizkorra izango aiz baiña ez pentsau bestiak errenak dienik. .. |
| 2. erremat, erremáta. (d). du-dio izena. ERROMAT. Enkantea. Subasta, remate.. Aintziñan sarri izate zittuan errematak; esate baterako erribasotako egurrak subastan ero errematian urtetze juan. Alako egunian erremata dagola anunziatzen zuan. Klem. . Errematak pospoloak beste irauten omen zuen: Poxpolua piztu eta aura emendau bittartian: nik ogei duro pagauko juat, bestiak ogetamar. . errematían úrten, . (d). du aditza. Subastarse, salir en subasta... |
| errématxau. (b). aditza. Remachar.. |
| errématxe, errématxia. (b). izena. Remache.. Burdixan ualan kontran ifintzen zan txapia erredonduan, an errematxiakin. Jen. . |
| erreme. (d). adberbioa. (Eibar.) "Con ardor, apasionadamente.. Lana eiñ erreme, baserriko kontua.. |
| erremedíxau. (c). du aditza. Erremedioa ipini, hobetu.. Azkenengo euri onek asko erremedixau jok ortua. Klem. . |
| 2. erren, erréna. (b). izena. Cojera.. Gure uezabak errena dauka ezkerreko ankan. . Sin. kojéra, kójo. érrenka, . (b). adberbioa. Cojeando.. Errenka nator Urbixatik.. Sin. kójoka. Ik. kójo.. érren eiñ, . (b). aditza. Cojear.. Badakigu zein ankatatik eitten dozun erren.. Zure zaletasuna edo bizioa zein den, alegia.. Sin. kójo eiñ.. |
| errékus, errekúsa. (d). izena. Requisa, aprovisionamiento exajerado, bien sea mediante la compra o el robo.. Etxe uts baten sartu giñan da an zeren lata, urdaiazpiko ta iñundienak arrapau giñuzen. Errekusa eiñ eta alde ein giñuan./ Trasportisten huelgan kriston errekusa ein juan jentiak dendetan. . ERREKUSA EI. |
| errekátxo, errekatxúa. (a). izena. Arroyo.. Errekatxuan eran dou ura. . |
| eskapúllau. (d). aditza. Perder la virginidad el hombre, "descapullar".. Gizonai be ola esango jako. Gizon au oinddio bustitzeke jak, au sekula aprobatzeke jak, au oinddio eskapullatzeke jak. Je, je, ori be esan oi da. Don. . |
| errékau, errekáua. (a). izena. Recado.. Errekauak eittera noia dendara. . errekáua eiñ, . (c). esapidea. Bitartekaritza lana egin amodio kontuetan, zita bat jarri, adibidez.. Lotsatu eitten aizela. Egon ari trankill, neuk eingo jotsat errekaua./ Zer, .. |
| errekáua eiñ. (c). esapidea. Bitartekaritza lana egin amodio kontuetan, zita bat jarri, adibidez.. Lotsatu eitten aizela. Egon ari trankill, neuk eingo jotsat errekaua./ Zer, "Biriarrua", neskeri errekaua eitxiak bildurtzen au ala?. |
| errekazulo, errekazulua. (b). izena. "Ribera escondida entre matorrales y pendientes." (SB Eibetno). |
| errekiñ, errekiña. (d). izena. Erregaia.. Zenbat eta [karobia] aundixaua, errekiña geixau bia dau. Cand. . Karobiaz dihardu.. |
| errekistau. (-). Ik. errejístau. |
| errekondo, errekondua. (b). izena. Erreka bazterra. Orilla de río.. Errekondua segiakin pasatzen zebillen Patxi./ Errekonduan dago zure bizikletia.. |
| errekontxo!. (c). interjekzioa. (eufemismoa.) ERRE KONTXO. Errekoño-ren eufemismoa.. . Ik. kóño!, kóntxo!, erredios!, errekoño!. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.