Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| pago-lízar, pago-lizárra. (c). izena. Gorakoa moztu gabeko pagoa, pago luzea. Haya bravía, no desmochada.. Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian, pago-lizarra ero pago-luzia. Klem./Iratikuak pago-lizarrak die, emengo geixenak pago-motzak.. Jakina denez, hemen pagoari gorakoa moztu egiten zitzaion zabaldu zedin. Hau egin gabekoari pago-lizar, paga-tantai edo pago-luze deitzen zaio. Iratikoak edo Aralarkoak, adibidez, halakoak dira. . Sin. pago-luze, pago-tántai. |
| pago-luze, pago-luzía. (c). izena. Haya bravía, no desmochada.. Ik. pago-lízar. |
| pagó-motz, pago-mótza. (c). izena. Gorakoa moztutako pago adarzabala. Gure basoetako gehienak halakoak dira. Haya desmochada.. Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian: pago-lizarra ero pago-luzia. Klem.. Ant. pago-luze, pago-lízar. |
| pago-tántai, pago-tantáixa. (d). izena. Pago-lizarra. Haya bravía, no desmochada.. Ori danoi ei zan paga-tantaixa, dana pagua; egurra ei zan ori ikusgarrixa. Erri-basuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil.. Sin. pago-lízar. |
| pagotei, págoteixa. (c). izena. (Bergarako kalea.) Pagadia.. Bergarako kalean, batik bat.. Sin. págadi. |
| pago-txára, pago-txaría. (c). izena. Berez etorritako pagadia. Jaral de hayas.. Oindio badare paga-txarak, oinddio puxketak, ezta. Hil.. Ik. txára. |
| pagouso. (-). Ik. pagaúso. |
| pagó-ípurdi, pagó-ípurdia, -xa. (c). izena. Pagoa botata gero gelditzen dena. Las raíces y la base de un haya.. Mutikotan, basuan etarata zeren pago-ipurdixak aldapan bera botatzia zan gure dibersiñúa.. Zutik dagoelarik, pagoaren behealdea: Pago ipurdian kontra jarritta lo artu najuan. . |
| pago-búru, pago-burúa. (c). izena. Pago-motzari, gorakoa moztutakoari, adarrak aldamenetara irteten zaioneko unea. La zona del tronco del haya desmochada de donde parten las ramas laterales.. Pago-burura igo ta siestia ein neban./ Txendor orri subil-txendorra; ori da pago-buru ta egur zakar aundixekin eitten dana. Mateo. . |
| paga-txara. (-). Ik. pago-txára. |
| pagátxa, pagatxía. (c). izena. botanika PAÁTXA, PAÓTXA. trifolium incarnatum. Pagotxa. Trébol encarnado. Sekula-belarraren antzekoa da, baina lore luzeagoa du, kolore gorri politekoa. Orain gutxi ikusten da, baina lehen baserri guztietan erein ohi zen ganajatekotarako. Ebakialdi bakarra ematen du, sekulabelarrak, aldiz, asko. . |
| 1. pagáu. (a). du aditza. Ordaindu. Pagar.. Askotan kulpa bakuak pagau biar izaten dabe. . San Martiñen olua pagatu bearko dok, . (-). esaera. (Ubera.) "San Martiñen olua pagatu bearko dok: tendrás que aprender a vivir vida dura. (Ubera)." (Izag Oñ).. Uberarra izan arren, ez dut inoiz entzun... |
| San Martiñen olua pagatu bearko dok. (-). esaera. (Ubera.) "San Martiñen olua pagatu bearko dok: tendrás que aprender a vivir vida dura. (Ubera)." (Izag Oñ).. Uberarra izan arren, ez dut inoiz entzun.. |
| pagaúso, pagausúa. (c). izena. PAGAUSO TXIKI. columba palumbus. Paloma torcaz.. |
| págo, pagúa. (a). izena. botanika PAO. fagus sylvatica. Haya.. Ik. pago-lízar. |
| pago-azi, pago-azíxa. (c). izena. Hayuco.. Ik. pago-íxkur. |
| Pagobedeinkatu. (-). toponimoa. Kurutzebakar mendiaren azpiko lepoan Osintxuko lurretan dagoen parajea. Maiatzeko lehen igandean meza egin ohi zen lehenago. . |
| págu, págua. (c). izena. Ordaina, pagamendua. Pago.. Ainbeste mesede eiñ debalde ta azkenian pagu ederra euki dot./ Pagua noiz izango danik-eta eztau aittatu. . Ondo eiñan pagua, ate ostian palua, . (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da.. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. .. |
| Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da.. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. . |
| paketeríxa, paketerixía. (c). izena. Paquetería. Lo usan los transportistas al referirse a los paquetes en general.. Nik naixao juat karga aundixak ibilli paketerixia baiño. Paketerixíak lan aundixa jaukak errepartitzen. . |
| palánka-jóku, palánka-jokúa. (d). izena. Palanka jaurtitze kirola, XX. mendearen lehen zatian galdu zena. Lanzamiento de palanca.. Palankia etxian jak, joku-palankia. Len palankarixak e, gure denporan ez, gure aittan gazte-denporan; amen e, Usondoko laua esaten jakok, da an palanka-jokuak egoten ziela. Kaletik etorritta “joño, Bergan palankarixak”. Eta Goiauzoko bat, gero Eskoriatzara ezkondu zuan, Aizpeko seme bat, oso ona ei zuan palankarixa. Abixaria artu, buelta bi eiñ, da botatzen juen palankia. Don. Azen.: pálanka-jóku ere bai. . |
| 2. pála, pália. (a). izena. Escabadora.. Atsaldian etortzekua da palia. . |
| 1. pála, pália. (a). izena. Pala de trabajar. Obretakoak, pinuak zuritzekoak, etab.. |
| 3. pála, pália. (a). izena. Pala de jugar a la pelota.. PALAN IBILLI, EI. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.