Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| mántxu, mantxúa. (c). adjektiboa. Manco, -a.. Mantxua zan San Antonioko gasolinerua.. Sin. esku-mantxu. . Sin. besómotz. |
| 1. mómentuan. (-). adberbioa. Berehala.. Arekin gauzak momentuan egin biar izaten die.. |
| pa. (a). izena. (haur hizkera.) MA. Muxua. Beso.. Ane, bota pa amandriai. . pá émon, . (a). dio aditza. PA EIÑ, MA EMON, MA EIÑ. Musu eman.. Ala, pa emon da lotara.. Ik. pátxo, laztan.. |
| ózta-ózta. (d). adberbioa. OZTOZTA(N). Justu-justu. Por poco.. Ozta-ozta eztot arrapau umia kotxiakin./ Ozta-ozta irabazi dau./ Oztoztan zutintzen zan, baiña tentetu arren, ezin zuzendu gizonori. (SM Zirik). Bergaran JUSTU-JUSTU entzuten da ia bakarrik.. |
| pá émon. (a). dio aditza. PA EIÑ, MA EMON, MA EIÑ. Musu eman.. Ala, pa emon da lotara.. Ik. pátxo, laztan. |
| ozpera. (-). Ik. ozbéra. |
| ozmíñ, ozmíña. (c). adjektiboa. "El frio muy agudo. Aizia ozmiña dao: muy frio." (Izag Oñ).. Bergarako Donatorentzat, ostera, hotza bai baina ez hainbeste: Egualdixa ozmiña, aize ozmiña jarri da. Otz aundi aura ez, baiña otz. Don.. |
| ozminddu. (d). aditza. Eskuak edo hankak hoztu. Enfriarse, entumecerse las manos o los pies.. Eskuak ozmindduta dauzkat.. Ik. sumínddu. |
| ozkírri egon. (d). Hotzikaraz, gorputzaldi txarrez egon. Estar destemplado, tener escalofríos.. Oxkirri, otzikaria dagonian ero ola; gorputzaldi txarra ero, “oxkirri nago”. Klem.. Gutxi erabilia. . |
| ozkírri, ozkirríxa. (d). izena. OXKIRRI. Norberak gorputzean sentitzen duen hotz sentsazioa. Escalofrío. . ozkírri egon, . (d). Hotzikaraz, gorputzaldi txarrez egon. Estar destemplado, tener escalofríos.. Oxkirri, otzikaria dagonian ero ola; gorputzaldi txarra ero, “oxkirri nago”. Klem.. Gutxi erabilia. .. |
| oztu. (a). da-du aditza. OTZITTU (LEIN.). Enfriar(se).. Esnia oztu da?/ Egualdixa asko oztu dau. . |
| paatxa. (-). Ik. pagátxa. |
| pagámentu, pagámentua. (c). izena. Ordainketa. Pago.. Len fabriketan amabostian beiñ izate zien pagamentuak./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil.. Ik. pagakizun, kobrámentu. |
| pagakizun, pagakizuna. (-). "Ordaintzeko zerbait, ordaindu beharrekoa.. Oiñ asko irabazten dala pentsau arren, pagakizun ueri dao.". (Lar Antz).. Ik. pagámentu. |
| págadi, págadixa. (c). izena. PÁGARI, PÁGAI, PAGOTEI. Hayedo.. Irukurutzeta aldian dago pagadi ederra. . Bergarako kalean PAGOTEI ere bai.. |
| 2. paga. (-). Haur jolasetan, bale-baleka, adibidez, pagatzen duena.. Guk e, bale-baleka ero pote-poteka bagenbintzen, galtzeillia paga izeten zan. Don. . Ik. pagáu. |
| 1. pága, págia. (a). izena. Paga.. Aitta, emoidazu pagia. . |
| pága. (-). 1. pága, págia. (a). izena. Paga.. Aitta, emoidazu pagia. .. 2. paga, . (-). Haur jolasetan, bale-baleka, adibidez, pagatzen duena.. Guk e, bale-baleka ero pote-poteka bagenbintzen, galtzeillia paga izeten zan. Don. . Ik. pagáu.. |
| pádrino, pádrinua. (b). izena. Padrino de boda.. Ik. mádrina. |
| padezídu. (c). du aditza. PADEZIU. Padecer.. Makiña bat desgrazia padezidutako andria da./ Gizonak ezta pentsau be aura (umia eukitzia) padeziuta eitte zanik pe. Mertz. . |
| padar, padarra. (-). izena. (Eibar.) "Arrisku egoeretan, babeslekua, leku segurua; zezenketetan, burladeroa.. Padarretik zezenak ikusi, obe dalako txalo artian iltzia baiño bildurti irauntzia.. |
| pábo reál, pábo reála. (c). izena. Pavo real. . |
| pábo, pábua. (b). izena. Pavo. . |
| pagari. (-). Ik. págadi. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.