Skip to main content

Maritxu Narbaiza, Juan A. Agirre

MARITXU NARBAIZA

Ama Iraburu baserrikoa zen. 6 urterekin hasi zen eskolan. Frontoiko eskolan lekurik ez eta Ospitaleko sor Eugeniarekin egin zuen urtebete. Gero bi urte egin zituen Enseñanzan, eskola publikoan. Horren ondoren, Frontoiko eskolara joan zen eta 14 urtera arte ibili zen han. 16 urterekin josten ikasten jardun zuen eta denda baterako arropak egin izan ditu urte askoan. Antzinako bizimoduaren eta umetako jolasen gaineko kontu ugari kontatzen ditu. Bergarako toponimia jasotzeko egindako lanean ere berak emandako azalpenak oso lagungarriak izan ziren.

JUAN ANTONIO AGIRRE

Bergarako toponimia jasotzeko egindako lanean berak emandako azalpenak oso lagungarriak izan ziren.