Skip to main content

Felipe Altuna

FELIPE ALTUNA EGIDAZU

Elorregi auzoko Bekoetxe baserrian jaio zen 1929an. Aita bertakoa zen, eta ama Arrasateko Arrue baserrikoa. Oñatiko maristetan ikasitakoa. Aitonari eta gurasoei entzundako kontuak oso ongi gogoratzen ditu. Barrenaberri baserrian bizi izan zen. Bergarako toponimia jasotzeko egindako lanean berak emandako azalpenak oso lagungarriak izan ziren.