Skip to main content

Luis Aranzabal eta Lorenzo Olañeta

LUIS ARANZABAL

Bergarako Ubera auzoko Agirregoikoa baserrian jaio eta bertan bizi izana. Ume-umetatik artzain ibilitakoa, artzaintzarekin zerikusia duten kontuak oso ondo ezagutzen ditu. Gerra garaian, soldaduak etxe inguruan izan zituzten eta oso ondo gogoratzen du sasoi hura. Bergarako toponimia jasotzeko egindako lanean ere berak emandako azalpenak oso lagungarriak izan ziren.

LORENZO OLAÑETA 

Uberako Olañeta baserrikoa. Bergarako toponimia jasotzeko egindako lanean berak emandako azalpenak oso lagungarriak izan ziren. Auzo bereko Agirregoikoa baserriko Luis Aranzabalekin batera egin zitzaion grabazioa.