lagunartekoa
- pótorro, pótorrua. (c). izena. (lagunartekoa.) Alua, emakumearen sexoa. Coño.. Potorrua bistan jeuan.. Hots gordin samarra du; gizonen artean erabilia, lagun giroan. Bestela, potoliñ, potot edo potxotx gehiago. .
- potrojórra, potrojorría. (c). izena. (lagunartekoa.) Kolpe zorririk ez jotea gizonezkoak; inesiboan ia bakarrik. El no dar golpe.. Arek potrojorria besteik etxaukak.. POTROJORRÁN. Kolperik jo gabe. Egun guztia potrojorran pasatzen dau.. Ik. titijorrán.
- potxorbero, potxorberua. (c). adjektiboa. (lagunartekoa.) Emakume beroa, sutsua. .
- 2. puta, putía. (b). adjektiboa. (lagunartekoa.) Gizonez, maltzurra, tranposoa, adar-jotzailea.. Oreja oso putia dok pelotan./ I aiz putia, i. Jakiñian etxakola gustatzen oillaskoik eta oixe ipiñi. .
- seitterdietan egon. (-). esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu.. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb). .
- surra zurittu. (a). esapidea. (lagunartekoa.) Marra bat sartu. Meter una raya, un tiro. . Edarra kolia jauan komunian, surra zuri-zuri makillauta urtetzen juan jentiak. (TSE Berb).
- takían potían. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) TAKIEN TAKIEN (LEIN.). Maiz, noiznahi. A menudo.. Takian potian joaten da Barzelonara./ Takian potian mozkortuta ikusten dot.. Ik. sarri, puntúan beiñ, sarrittan.
- titijórra, titijorría. (c). izena. (lagunartekoa.) Titi ikuketa edo azterketa. Acción de palpar o magrear tetas.. Ze, atzo naikua titijorra eiñ eban rubixa arekin?. Inesiboan, batik bat.. titijorrán, . (-). . 1. titijorrán, . (c). adberbioa. Titiak ikutzen.. Dantzan baiño geixao titijorran ein giñuan. .. 2. titijorrán, . (c). esapidea. Kolpe zorririk jo gabe emakumea.. Egun guztia titijorran egonda eztago ezer. ...
- 2. tóma eiñ. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Premina denean kasorik egin ez. Desentenderse.. Tio aberatsa jeuken, baiña eske joan jakuenian toma ein jotsen./ Abadiak pe, erei dirua eskatu ezkero, toma.. Toma, beso-imintzio adierazkor batez laguntzen da inoiz, izurrairen (jódete) berdina. .
- tontámentian. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) Tontamente.. Tontamentian asi nitzan zigarruai tirakara batzuk eitten da gero ziero biziau.. Sin. tonto abarrian.
- totaléko, totalekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Neurritik gorako mozkorra.. Totalekuakin jeuan Txanbolitterokuan. .
- tutulu mendi, tutulu mendixa. (-). izena. (lagunartekoa.) (Eibar.) Alua.. An zeuan ankak zabal-zabalik, tutulu mendixa bistan.. Ik. potxótx.
- txipiroia garbittu. (-). (lagunartekoa.) Masturbatu (emakumea).. An ibili nintzonan atsaldian txipiroi garbitzen, premiñia be bai gero e! (TSE Berb)..
- txortía emon. (d). dio aditza. (lagunartekoa.) Emakumeak gizonari larrutan "utzi" edo. Harkoia oso.. Kriston morreua bai, baina itxuria etxotsan txortia emon./ Ik segi or; orrek txortia emuten bosk ez aiz makala.. Ik. txortía jo.
- 3. txutxu, txutxua. (a). izena. (lagunartekoa.) "Pertsona polita eta erakargarria. Bollito." (TSE Berb) . Nor zuan hire aurrian eguana? Hori dok/n hori txutxua! (TSE Berb)..
- 2. ustu. (a). aditza. (lagunartekoa.) Korritu, isuri.. Sartuaz bat ustu nintzuan. . Sin. gaiñezka eiñ.
- 2. zasta-zasta. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Larrujotzearen onomatopeia.. Kotxe barruan jo jotsan zasta-zasta. .
- zepéliñ, zepelíña. (c). izena. (lagunartekoa.) Mozkorra. Borrachera.. Kriston zepeliña arrapau giñuan atzo. SXX. mende hasierako aire-ontzi famatuaren ohoretan. . XX. mende hasierako aire-ontzi famatuari ohore egiten dion berba. Sin. atxur, melokotóe, -i, atal.
- 3. zirittu. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Larrua jo norbaiti. Oso tabernakoa. Follar a alguien un hombre. Muy de taberna.. Lagaidak neri, laster zirittuko juat eta. .
- zupa-zupia egin. (a). esapidea. (lagunartekoa.) Zakila zurrupatu, edoski. Hacer una mamada.. Felipe, egidak zupa-zupia politto-politto. (TSE Berb) .
- zurezko trajia jantzi. (-). esapidea. (lagunartekoa.) Pertsona bat hil.. Zurezko trajia jantzi, eta hankak aurrian diela etara juek. (TSE Berb). .