Skip to main content

izena

  • linparkeixa, linparkeixia. (-). izena. (Antzuola.) "Hondarrak, batez ere jan hondarrak.. Egunero linparkeixak geatu biar./ Freskeria linparkeixaz beteta dao." (Lar Antz). .
  • líñu, liñúa. (c). izena. botanika Linum usitatíssimun. Lino.. Da liñua be etxian artzen zan. Liñua erein dda; liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz./ Liñua ein bia da txistuakin, bustitta. JJp. . XX. mende hasierara arte —1905-1920 tartean laga zitzaion— Euskal Herrian asko ereiten zen landarea, gero, prozesu luze eta nekoso baten ondoren ehuna egiteko. Eunak eun lan, dio esaerak. Gauza bat eunezkua dela esaten denean, linu hariz egina dela esan nahi da. Landareari lorea goizean zabaldu eta iluntzean itxi egiten zaio. Gaur egun ez dago hemen linu mota hau, baina bai beste basalinu batzuk, Linum bienne delakoa, esate baterako.. Ik. eun. liñua jo, . (-). "Liño-mazuakin liñarrixan liñua jo, bigundu deiñ." (SB Eibetno). ..
  • 1. lior, liórra. (c). izena. Lehorra.   Tierra firme (normalmente en oposición a itxaso. También a erreka). Txalupan jarri orduko liorrera bueltau nai giñuan./ Majo egoten dok liorretik begira e; etorri ari ona baiñu bat artzera. . Lekuzko kasuetan, batik bat.. liorréko, liorrekúa. (c). izenlaguna. De tierra firme.. Liorrekuak eztakigu arraiñ kontuan gauza aundirik. .. liórra eiñ, . (d). esapidea. Lehorra egin: errekako putzu bat hustu arrantzan egiteko.. Boluko presapian liorra eiñ da egundoko anborraiñ mordua arrapau giñuan.. Ik. arresi..
  • lior-lában, lior-labána. (d). izena. Lehor eta laban dagoen lekua. Aldapan, ia beti.   Se dice de los tramos secos pero muy resbaladizos.. Ankak asentatzeko baiño be sikuao eta liorrao dagonian, goittik bera ta ezin geratutako moduan: lior-labana. Baten etorritta garek Jalotza-basotik, katelotuan ipiñi eta burdixak alde batera itte juan. Soltatzen zuan eta burdixak alde batera itte juan. Etorrera bat ein giñuan txarraua. Garai baten hitz erabilia; gurdiz ganaduekin garotara edo joaten zenean arriskutsua izaten zen lior-labana eta gurdia katelotuan ipini behar izaten zen.. Ik. katanlótu.
  • líorpe, líorpia. (-). izena. Etxearen teilatu-hegalpea. .
  • lirdika, lirdikia. (-). izena. "Euria egiten duenean-eta basobideetan egoten den lokatza.. Ardi-ganaua dabillen tokixan lirdika asko itten da./ Gure etxe aurrian ardixak iñ ddabe lirdikia." (Lar Antz) .
  • listero, listerue. (d). izena. (Leintz.) Fabrikan lista pasatzen zuena.. Hemengo errotie kendu auenien, Patxi .
  • listóe, -i, listóia. (b). izena. Listón.. Ik. txíle.
  • listor, listorra. (-). izena. (Antzuola.) "Eulia baino handiagoa.. Listorra ta erlamiñua." Lar Antz).. komentario 1 Sin. listor.
  • listura, listúria. (c). izena. Listoiz egindako egitura.. Enjeneral aa listuria, zielo-rasoko listuria. Sebas.. Listura egin ondoren, igeltsuz estaltzen da.. Ik. txíle.
  • 2. lítx, lítxa(k). (-). izena. Arropa edo ehunari, zahartu edo apurtutakoan, bistan geratzen zaizkion hari zatiak.   Hilacha.. Litxak darixola dauzkan prakamotz zar batzukin ibiltzen da./ Litxa, arixak, ari-puntak, zarrak balia bezela, gastauta dareneko moduan: litxa. Don.. Ik. ízpi, álbeni, líxtu.
  • 1. lítx, lítxa(k). (-). izena. Lanazko jertseei egiten zaizkien pilotatxoak.. Litxez beteta daukazu jertsia. .
  • litxarreríxa, litxarrerixía. (c). izena. LITXARKERIXA. Gutiziazko jakiez esan ohi da: goxokiak, jaki garestiak, etab., batik bat ezorduan edo ezkutuan jaten badira.   Dícese de los antojos en el comer: golosinas, alimentos caros, etc., sobre todo si se comen a deshora y a escondidas.. Goiz guztia litxarrerixak jaten, da oiñ eztauka bazkaltzeko goseik. . litxarrerixán ibilli, . (c). esapidea. LITXARKERIXÁN IBILLI, LITXARRERÍXAK EIÑ. Litxarreriak jaten jardun.. Atsalde guztia litxarrerixan zabitz.. Sin. maizeríxak eiñ..
  • lixa-pótzu, lixa-potzúa. (d). izena. LÍXIBA-POTZU. Sukaldean edo kanpoan egon ohi zen zuloa lixibontziko urak joan zitezen.   Agujero o pozo redondo sobre el cual se colocaba la tina y al que iban las aguas residuales de la colada.. Len lixibia barrika aundi baten eitten zuan, eta gaiñetik ura botatzen jakuan, eta azpixan eukitzen juan ba ola redondo. potzu bat. Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua, eta, erropa mordua ezta, ipintze zuan izara ero trapu zuri bat eta sutako autsa gaiñian ipintze zuan eta ara botatze zuan ura; arek zuritze juan erropia, sutako autsan zerak eta urberuak. Urberua galdarakara bat ero bi bota eta aura azpira pasatzen zuan, ur zikiña lixapotzura. Klem.. Sin. lixi-aska.
  • lixi-aska, lixi-askia. (d). izena. Lixibako ura jasotzeko harrizko askatxoa.. Tiñakuak izate zien, ta lixi-askia; tiñakotik ur berua bota, ta askia beien, da tiñakuoi eo barrikioi zerien, ta an epeldu ura ta bota jabon-ura ero zea, ta an egosi. Juana.. Sin. lixa-pótzu.
  • líxiba, líxibia. (c). izena. Arropa eta izara garbiketa (eskuz eta antzinako erara).   Colada a la antigua usanza.. Azelakotxe lixibia daukaten atsalderako. . líxibia jo, . (c). du aditza. Albergarrian, jabondutako arropa astindu eta jo zikina ateratzeko.. Ik. lizi, lixa-pótzu.. líxibia egosi, . (d). du aditza. Arropa zuritzeko ur-irakina lixontzira bota sutako hautsetan zehar. .. líxibia eiñ, . (c). du aditza. Garbiketa egin.. Sekula lixibia eiñ eztabenak eztaki ze dan labadoria. . Hilean behin egin ohi zen. Lehenengo albergarrixan jabonau eta lixibia jo, eta gero arropa zuria sutako-hauts eta ur-irakinez egosi. ..
  • lixiba-mai, lixiba-maixa. (d). izena. Arropa jabonatzeko harrizko mahaia.   Mesa de piedra para restregar la colada.. Maixak pe, lixiba-maixa esate jakon, jabontzeko ta. Juana. . Harrizko mahai hauek alberga aldamenean egoten dira..
  • lixíbagille, lixíbagillia. (d). izena. Lavandera. Don.. Sin. lixibera.
  • lixibáldi, lixibaldíxa. (d). izena. Lixiba, arropa garbiketa egiten zen aldi bakoitza.   Cada una de las coladas.. Gurian lixibaldi bakarra itte zuan./ Lixibaldi baten ezpazan eitten bixan ein biar. .
  • lixíbarri, lixíbarrixa. (d). izena. Lixiba joteko harria.. Don.k LIXIBA ARRI dio, bi hitzetan.. Sin. puxetarri, piétarri, albérgarri.
  • 1. lixibera, lixiberia. (-). izena. "Lixiba egiteko ontzia, barrika." (Lar Antz) .
  • 2. lixibera, lixiberia. (-). izena. (Eibar.) Lavandera.   Lixiba egitera dedikatzen zen andrea.. Besterik ezian, lixibera eitten eban. (Etxba Eib).. Sin. lixíbagille.
  • lixíbontzi, lixíbontzixa. (d). izena. LIXONTZI. Lixiba egosteko egurrezko barrika.. Lixibontzi eta lixontz entzunak egiten dira, baina gure galdeketetan tiña eta erropa-barrika azaldu dira bakarrik.. Ik. tíña.
  • 1. lizar, lizárra. (a). izena. botanika Fraxinus excelsior. Fresno.. Leku hezeetan, errekondoetan batik bat, egon ohi da. Fruitu berde, luze, zapalak izaten ditu pilan zintzilik. Jendeak uste duenez, lizarrak fruitu asko duen urtea emankorra izaten da. . Ik. basalizar.
  • lizár-mákilla, lizár-mákillia. (c). izena. Lizar adarrezko makila, antzina oso erabilia burrukarako.   Palo o bastón de rama de fresno, muy usado antiguamente en las peleas.. Antxiñako euskaldunak lizar-makillekin eitte ei zeben gerria. .