Skip to main content
. kúlpante , kúlpantia . (c).
Laburpena
kúlpante, kúlpantia. (c). izena. Erruduna.   Culpable.. Zeintzuk izango, ta etxeko neska-mutikuak basarrixai su emotian kulpantiak./ Sasoi onian asi die kulpantien billa. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kúlpantia
. kúletro fáltsu , kúletro faltsúa . (c).
Laburpena
kúletro fáltsu, kúletro faltsúa. (c). izena. botanika Amanita muscaria. Kuleto faltsua.   Falsa oronja.. Goikoaren antza du, baina tanto zuriak izaten ditu gainean, eta azpia eta kirtena zuriak. Ugari hazten da pinudietan. Pozoitsua da..
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kúletro faltsúa
Izen zientifikoa
Amanita muscaria
Argazkiak
kuletro faltsua
. kúletro , kúletrua . (b).
Laburpena
kúletro, kúletrua. (b). izena. botanika Amanita caesarea. Kuletoa, gorringoa.   Oronja.. Gaina gorria eta azpia hori argia duen perretxiku estimatua. Kirten barrenean arrautza koskolaren antzeko estalkitxoa du. Gaztainadia gustatzen zaio.. Sin. górringo.
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Sinonimoak
Oharrak
; Sinonimoak begiratu; Sinonimoak begiratu; Sinonimoak begiratu
Forma mugatua
kúletrua
Izen zientifikoa
Amanita caesarea
Argazkiak
Kuletrua
. kulape emon .
Laburpena
kulape emon. (-). esapidea. (Eibar.) Amodio kontuetan edo dantzan ezezkoa eman, kalabaza eman.. Alakoren baten ausartu zan errekaua eittera begixa jota eukan neskatilliari, eta kulape emon zetsan. (AAG Eibes). .
Ezaguera
Daturik ez
. kúlape , kúlapia . (d).
Laburpena
kúlape, kúlapia. (d). izena. Diru asko jokatu ohi zen karta-jokoa.   Culape.. Dirua blasta-blasta jokatzen zeben kulapian.. Inesiboan ia beti. . kulape emon, . (-). esapidea. (Eibar.) Amodio kontuetan edo dantzan ezezkoa eman, kalabaza eman.. Alakoren baten ausartu zan errekaua eittera begixa jota eukan neskatilliari, eta kulape emon zetsan. (AAG Eibes). ..
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kúlapia
. kukútu . (c).
Laburpena
kukútu. (c). aditza. (Oñati.) "Encogerse.  Kukútuta: encogido, envejecido, inutilizado." (Izag Oñ)..
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
. kukuságar , kukusagárra . (d).
Laburpena
kukuságar, kukusagárra. (d). izena. Haritzak eta ametzak izaten dituen kiste borobil-borobilak.   Agallas de roble.. Igartutakoan kukubalak edo pospoliñak esaten zaie, eta berde daudenean eta berde daudenean kukusagarrak. Ez dira jatekoak, garratzegiak direlako. Kanika bezala erabiltzen ziren lehen jolaserako..
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kukusagárra