Skip to main content
. belárriko miñán bédar , belárriko miñán bedárra . (c).
Laburpena
belárriko miñán bédar, belárriko miñán bedárra. (c). izena. botanika BELARRI-BEDAR. sedum album. Belarri belarra, teilatu belarra.   Uva de gato.. Teilatu gainetan eta egiten den kaktus tankerako landare potolotxoa. Laminetan egoten da eta hauek estutu ezkero sendagai den ura botatzen du. Bere izenak dionez belarriko mina kentzeko erabiltzen da, baina oso indartsua da eta, beraz, kontuz erabiltzekoa. Rhodiola rosea delakoari ere ematen zaio izen hau; landatuta ikusi dugu zenbait baserritan. Erabilpen berdina du..
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
belárriko miñán bedárra
Izen zientifikoa
sedum album
Argazkiak
belarriko miña (sedum album)
. belárriapal , belárriapala . (d).
Laburpena
belárriapal, belárriapala. (d). adjektiboa. Belarriak behera begira dituena.   De orejas gachas.. Bikixak izan arren txal bat belarritentia da eta bestia belarriapala. Abereengatik batik bat, baina pertsonengatik ere esan daiteke.. Ant. belárritente. Ik. apal.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
belárriapala
2. bélarri . estepan (c).
Laburpena
2. bélarri. estepan. (c). Belarri-zabala, belarri-handia. Umeen artean gaitzizen eta burla gisa erabilia.   Orejudo, de orejas grandes o salientes. Usado como burla y apodo entre niños.. Ama, danak “Belarri” esaten doste./ “"Belarri"kin noia bakaziñotara.. Ik. belárrizabal, Kápelas.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Hurrenkera
2
Oharrak
Ik.<strong> Kapelas, belarrizabal. </strong>
1. belarrixak berotu . (c).
Laburpena
1. belarrixak berotu. (c). esapidea. Norbaiti luze hitz egin, zerbaitetaz konbentzitu nahian, norbaitegatik gaizki esaka, etab.   Calentar los cascos a alguien.. Batek esan da esan da esan jardun, da entzun da entzun da entzun eitten dabenai, belarrixak berotu eitte jakok. Zeozeaittik e, beste bateaittik gaizki esaka ero: belarrixak berotu jotsak arek. Klem. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Hurrenkera
1
. bélarrixak berótu .
Laburpena
bélarrixak berótu. (-). 1. belarrixak berotu, . (c). esapidea. Norbaiti luze hitz egin, zerbaitetaz konbentzitu nahian, norbaitegatik gaizki esaka, etab.   Calentar los cascos a alguien.. Batek esan da esan da esan jardun, da entzun da entzun da entzun eitten dabenai, belarrixak berotu eitte jakok. Zeozeaittik e, beste bateaittik gaizki esaka ero: belarrixak berotu jotsak arek. Klem. .. 2. belarrixak berotu, . (c). esapidea. Jo, zapindu.   Pegar, zurrar.. Mutikua!, etortzen banok orra neuk berotukostat belarrixak. ..
Ezaguera
Daturik ez