biéta, bietía. (d). izena. Eliza garbitu eta elizako gauzak zaintzen zituen emakumea.. Bietia, elizan, ba, sepulturak zien, sakristania, ari be imillen bat gari. Ben./ Iru bieta egon zien orduan, argixak piztu, argizaiolak zainddu, elizia zainddu... gero sepulturei kaso eiñ, da Domusantu egunian olatak batu... ta bieta batek elizan alde bat eta bestiak bestia zeukan. (Lar Antz).. Etim.: «beata».. Ik. sérora.
bies, biesa. (c). izena. Oihala ebakitzeko forma.. Biesa bai, asko gaiñera; eon zan epoka bat gonak eta danak eitten giñuzena biesera; asko, baiña asko kostatzen da patronak eta eitten. Zuzen zela eruan bie dan dana... Maria.
.
bieleku. (-). biáleku, biálekua. (b). izena. BIELEKU. Beharlekua (biharlekua), lan txarra, problema. Quehacer desagradable o penoso, problema.. Lanik ezak oinddio bialeku aundixak emungoittu./ Auzo alkate izatiak bialeku ugari tta irabazi gutxi.. Hitz polita eta erabilera onekoa, baina batuko forma "ezin aurkiturik" gabiltza . Ik. biarleku..
bidézko. (-). 1. bidezko, bidezkúa. (c). izenlaguna. Zuzena. Legítimo, correcto.. Etxatak bidezkua pentsatzen ainbeste lan eiñ da ezer ez kobratzia...2. bidezko, bidezkúa. (c). izena. Kaminoan zehar oinez doana. Viandante.. Bidezkuekin berbetan geldittu ezkero kamiñondoko lanak luze joaten die...