
Auzolan digitala, udal-langile eta udalkideena.
Ekimenaren helburua da ahalik eta euskarazko ahots gehien grabatzea makinei erakusteko nola hitz egiten duten pertsonek eta euskarazko ahots bidezko aginduak uler ditzaten.
Egitekoa oso sinplea da: ordenagailuan edo telefono mugikorrean agertuko diren esaldi laburrak, 6-8 hitzekoak, irakurri eta grabatzea. Horretarako, webgune hau erabiliko dugu: https://commonvoice.mozilla.org/eu
Partehartze-denbora: 30 minutu inguru.
- Non: Pleno aretoan.
Partaideak: Udal langileak, euskarazko esaldiak normal samar irakurtzeko gai den edozein. Egokiena da helbide elektronikoa izatea baina ez da derrigorrezkoa.
Antolaketa: ordu erdiko txandak egingo ditugu eta txanda bakoitzean 8 lagunek hartuko dute parte.
Noiz:
-
-
- Abenduaren 2an, 7:30-8:30 eta 13:00-14:30 (azken txandaren hasiera)
- Abenduaren 3an goizeko 7:30etatik eguerdiko 14:30etara (azken txandaren hasiera).
-
- Oharra: ahal izanez gero, 8:30ak baino lehenagoko eta 13:00ak baino geroagoko txandak brigadakoentzat uztea proposatzen da.
Laguntzailea: