Zokotegi baserriaren hormak dare hor basoan, bi erreka artean dagoen sail baten.
Zokotegi errekak Bergara eta Azkoitia herri arteko muga egiten dau zati baten: Zokotegin bertan hasi eta Aizpurutxoraino.
Elosuko etxeen genealogietan jasotako lehenengo familia 1812an bertara joandakoa. Auzmendik dio ez duela jakiterik lortu aurrez beste inor bizi izan zen. 1905 eta 1913 artean hutsik egon zen eta 1913an etorri zen Legazpitik bertara familia bat bizi izatera.
Luis Mari Alberdik, 2011-02-08an, maparen behin behineko bertsioari egindako ekarpena:
Aurreko baten Elosuako batekin barriketan, eta Aizpurutxora bertara doian errekaren izena aipatutakoan: “Zokotegi-erreka”, berak esan juan “Zokotei” han inguruan, Elosuatik behera, zegoen baserri baten izena zala, eta hango ipuinak entzunda dauzkala berak. Itxura denez hori dok erreka horren izen hori izatekoaren arrazoia. Nik ez neukan baserri horren berririk.
Maparen behin behineko bertsioari egindako ekarpena
admin·k erantsia La, 12/17/2011 - 11:48·tan