A) Toponimia orokorreko edukia. Bi fitxa ditugu eduki hau antolatzerakoan oinarrizkoak:
- Toponimoaren fitxa. Ikus eredu bat. Hau da nagusia. Elementu geografiko bakoitzeko (baserri, baso, erreka...) fitxa bat dugu. Hemen jaso dira edo jasoko dira elementu geografikoaren gaineko informazioa (koordenatuak, maparako lotura, argazkia, jakingarriak...) eta baita elementu horren izenaren gaineko gorabeherak (forma arautua, arautze-egoera, arautze-data, etimologia, hizkuntza erabilera, ahoskatzeko modua...). Era berean, hemen daude informazio gehiago eskainiko diguten guneetarako loturak ere: bai webgune barrukoak (hiztegiko berba batera, beste toponimo batera, azterlan batera) eta baita Interneteko beste gune batzuetarakoak ere.
- Lekukotasunaren fitxa. Ikus eredu bat. Kasu honetan elementu geografiko bakoitzeko fitxa bat edo mordoxka bat izango dugu eta fitxa horietako bakoitzean idatziz elementu geografiko hori zela dokumentatu izan den jasoko da edo ahoz zela esan izan den. Ahozko lekukotasun askoren transkribapenak Badiharduguk egin zituen Bergarako Udalaren enkarguz eta Ahotsak.com webgunean daude. Lekukotasun askotan txertatu ditugu dagozkien atalak.
B) Katastroko partzelak. Kasu honetan ere toponimia orokorreko antolaketaren parekoa dugu:
- Partzelako fitxa. Ikus eredu bat. Partzelaren gaineko informazio orokorra agertzen da fitxa honetan: Erreferentzia (partzelaren zenbakia), lekuizena (partzelan agertzen diren izen guztien bilketa), azalera, auzoa eta finka zenbakia (eskrituretan jaso ohi dena). Fitxa honen azpian agertzen dira lekukotasunen fitxak ere.
- Lekukotasunen fitxa. Partzela bakoitzeko azpipartzela bakoitzean jaso diren idatzizko edo ahozko lekukotasunak. Idatzizkoak eskrituretatik jasoak eta ahozkoak, normalean, jabeen ahotik jasoak.