Bergarako mugarrien ibilbideak moldatu dituzten Polpol Mendizale Taldeko kideek eskainitako argazkia. Argazkian agertzen dena ibilbidearen hasiera eta amaiera da eta ez du zerikusirik mugarria kokatuta dagoen auzoarekin.
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Ugarriagazpikoan bizi naiz, Ugarriagazpiko lagunak ditut, Gure ama Ugarriagazpikoa da, Ugarriagazpikotik etorri naiz, Ugarriagazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Ugarriagazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Ugarriagazpikokua da, *Ugarriagazpikoatik etorri naiz, *Ugarriagazpikoara noa
Bestelako jakingarriak
Bergara eta Antzuola arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: 86. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 86. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Ugarriaga azpikoa. Oharra: 86 eta 20 idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.
Lekukotasunak
Ahozkoak 0, idatzizkoak 0.
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Batere ez
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak