Skip to main content

Estaziñua

Izaera
Ahozkoa
Urtea
2005
Erref. Kartografikoa
88-34-B,006
Auzoa
Elorregi
Elementu geografikoa
Transkribapena

- Han San Prudentzio inguruan zeren etxia, eliza, eskolia… Zer zekazuen hor inguruan?
- Kamiñero-etxia, gero, zera, beste bat, e, tabernia euena, estankua eta tabernia: gure beziñuek zien hareik. Gero, e, oin Kruz Rojie dauena, hor auen zentrala, Union Cerrajerako zentral elektrikue, elektrizidadie. Han kanala-ta auen-ta. Han bizi zan matrimonio bat seme bategaz, da gero estaziñuan jefie-ta, guardagujia ta beste kaltzadoren bat ero bizi zien; eta beste matrimonion bat be bai, guardafrenua-ero zeren bat. Gero Oñatiko trena zela etorten zan San Prudentzioraiñok, da San Prudentzion, e, berutza eta gorutza doiazenak. Bitorixara juteko, Maltzaara juteko ero Donostiara juteko, Oñatittik San Prudentziora etortzen zien trenien, da han transbordue eiñ, ta… San Prudentzio inportantie da, e!
- Bergarak orduan, sasoi baten, lau estaziño zekazen, ezta?
- Bai, bai.
- Eta bat San Prudentzio zan.
- Bai.

Ahotsak.com. Erref: ESK-014/014. Esteban Arrieta Gallastegi.