Skip to main content

Intxorreta

admin ·k erantsia Ar, 06/29/2010 - 17:08 ·tan
Auzoa
Elementu geografikoa
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Intxorreta, Intxorretak, Intxorretari, Intxorretan, Intxorretako, Intxorretatik, Intxorretara

Oharrak

Basalgotik gora Gallaztegitorrera eta Aranguretxorako bidegurutzeari esaten zaiola diote informanteek. Basoa eta zelaiak daude lekukotasunetan. Katastroan ez da oraindik jaso. Ahotsak-eko transkribapenean INTXORRETA eta INTXAURRETA bietara dator, nahiz eta lekukotasunen izenburuetan INTXAURRETA bakarrik jaso.

Badirudi bi lekuizenen lekukotasunak daudela nahastuta.

Lekukotasunak Ahozkoak 3, idatzizkoak 0.
Normalizazioa
Arautze egoera
Arautze eguna
2011
Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Intxorreta parajea. Zabal erabilixa da? Ondo kokatuta dago? Zela esaten da: Intxaurreta ala Intxorreta? Jasota dauden hiru lekukotasunak paraje berarekin lotuta daudela uste dozu?

Erantzun hemen
  • Arautze proposamena editatu

    Idatzi eguna, hilabetea nahiz urtea.

Izenaren kokapena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren B5M zerbitzuko erreferentziak

Batere ez

Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak

Toponimoa Lotura Iturria Urtea Auzoa Elementu Geografikoa Transkr. Berriemalea
INTXAURRETA Orokorra Ahozkoa 1991 Basalgo BASOA (bosque) Ikusi Martin Elgarresta
INTXAURRETA Orokorra Ahozkoa 1991 Basalgo LARREA, ZELAIA Ikusi Martin Elgarresta
INTXAURRETA Osoa Ahozkoa 1991 Basalgo LARREA, ZELAIA Ikusi Jesus M. Altube, Juan Aristimuño, Benigno Urrutia

- Hori ze da Intxaurrondo?
- Ez, Intxorreta.
- Intxorreta. Ta guk basua daukau beste bat hamen Intxorreta esaten jakona horretxen azpixan, karobi horren-ta azpixan. Esan doun… lehen… hortxe beheratxuauan.
- A, hori beste Intxorreta bat da?
- Bai. Hori geuria izengo dok seguramente, e! Ez… ez…
- Igual da, hori be apuntau ein bihar da.
- […] intxorrak igual egongo zien lehen ta…

- Beste izena beran ondoko batek beste batek jaukak Intxaurreta be bai.
- Intxaurreta ze aldetara?
- Intxaurreta Basalgon apuntau dozue? Basalgon gurera hartzen dana, Gallasteitorrera hartzen dan lekua dok […] Intxorreta esaten jakona.

- Haura Gallastei torrera doian kamiñuan dao. Kamiñoko… Ondarraztei ipini dozun hantxe kontran. Oseake, Intxorretak eta Ondarraztei bat […], alakar joten.
- Itxoin, itxoin, ez dou apuntau Intxorreta hori. Hori nun egongo zan?
- Hori Basalgo…
- Iñarre goikotik aurrera, Iñarre goikotik zerea, Aangurentxoako kruzian…
- Haintxe.
- … ta Gallastei torrera [doian…]
- Bertan kruzian.
- Haura kruzia dana?
- Bai.
- Kruzia, kruze inguru haura [Intxortia] dok, e?
- Ze izen dauka honek?
- Intxorreta.
- Ta beste [… en bat zuek badakizue], [nik hola entzutia daukat].
- […] Intxaurreta [… zizan balitza]…
- Bai, baiña beste batek jakin […]
- […]
- Nik Iruitturri esaten najuan ta…
- Gure akorduan…
- Gero beste bat esan dozu zuk?
- Aldekortei. Hori hemen behien egratzen da. […]
- Beste bat goixan esan dozu beste bat. Ez?
- Larramendiko kontuekin […] Aldekortei orduan komentau dou ta gero […]…
- Gero Basalgo gaiñian Intxorreta…
- Intxaurreta.