Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Olariagabekoan bizi naiz, Olariagabeko lagunak ditut, Gure ama Olariagabekoa da, Olariagabekotik etorri naiz, Olariagabekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Olariagabekoako lagunak ditut, Gure aita *Olariagabekokua da, *Olariagabekoatik etorri naiz, *Olariagabekoara noa
Oharrak
Mapan "Olariagak" jaso genuen, guztientzat orokorrean, toki gutxi zegoelako.
Lekukotasunak
Ahozkoak 0, idatzizkoak 0.
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Batere ez
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak