Bergarako mugarrien ibilbideak moldatu dituzten Polpol Mendizale Taldeko kideek eskainitako argazkia. Argazkian agertzen dena ibilbidearen hasiera eta amaiera da eta ez du zerikusirik mugarria kokatuta dagoen auzoarekin.
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi hegokoan bizi naiz, Kerexetaegi hegoko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi hegokoa da, Kerexetaegi hegokotik etorri naiz, Kerexetaegi hegokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi hegokoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi hegokokua da, *Kerexetaegi hegokoatik etorri naiz, *Kerexetaegi hegokoara noa