- Auskalo zenbat urte… hi, zenbat urte izengo dan hemen Lesarri bolutik gurera bittarte, Lesarri bolutik hamar metrora edo jak lautada bat ta han ei zuan etxia. Zapaterua bizi ei zuan. Eta luizi batek dana zapaldu eta don Imanolek esan ostan zerien, Santamañako elizan, daola ondio etxe horren izena. Ta nun zan ta hementxe, hemenditxik zerien gure han zuluen. Ta luizixak tapau ta desaparezidu. Zapatamorrixa esaten jotsek izena be.
- E?
- Zapatamorrixa.
- […]
- Hori nun esan dozu zeuala?
- Hementxe, Lesarri bolutik gurera bittartian, kamiñuan kontra-kontran.
- Lesarri bolua hau dok? Hori […] kamiñuan gaiñian bertan?
- Bai, kamiñuan gein-geiñian, kamiñutik hamar metrora.
- Lesarri bolutik?
- Bai. Lesarri bolutik Bergara aldera, ba, berrogeta hamar bat metro.
- Oin nola esan dozu horren izena?
- Zapatamorrixa.
- Zapatamorrixa?
- Bai.
Izaera
Ahozkoa
Urtea
1991
Urtea 2
1992
Erref. Kartografikoa
88-11-A,070
Auzoa
Basalgo
Erreferentzia bibliografikoa
11
Berriemaileak
Elementu geografikoa
Transkribapena