Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| arántzarte, arántzartia. (b). izena. Lar artea.. Ik. lárrarte. |
| arakáiztu. (d). da-zaio aditza. Zauri bat gaizki sendatu. Cerrarse mal una herida.. Esate baterako atzazkala galdutakuan gelditzen dan mamin-trontzua, gaizki osatutakua, esaten dok arakaiztu ein dala. Mamin-faltsua sortzen danian. Klem./ Gaiztotu esaten dok pasmua eitten danian, eta arakaiztu berriz len esan doguna. Klem. . |
| araki. (-). Ik. ádaki. |
| aramaittako. (-). Ik. aremaittáko. |
| Arámaixo. (a). toponimoa. Aramaio. Arabako herria. . Ez zaittez juan ez Aramaixora andratan, ezta Gatzaara beitten, . (-). esaera. (Aran Gatz). Aramaioko andreek eta Gatzagako behiek ez zuten, nonbait, fama onik inguruan. .. |
| Ez zaittez juan ez Aramaixora andratan, ezta Gatzaara beitten. (-). esaera. (Aran Gatz). Aramaioko andreek eta Gatzagako behiek ez zuten, nonbait, fama onik inguruan. . |
| áran, arána. (d). izena. botanika Endrina.. Ik. elórrarantza beltz, okán txímillo. |
| arane, aranía. (-). izena. "Planta parecida al maíz y que crece entre maíz; tiene semillas pequeñas y repartidas en distintos lugares." (Izag Antz). . |
| arántza. (-). 1. arantza, arantzía. (a). izena. botanika Rubus sp. Zarza, zarzamora. Masustak ematen dituen lahar eztakadun ezagun eta ugaria. Gure sasietako erregea. Zenbaitek arantzari sasi deitzen badio ere, Bergaran sasiren esanahia zabalagoa da, "maleza", "zarzal", orokorki izendatzeko erabiltzen baita. . Rubus sp.. Sin. lar.. 2. arantza, arantzía. (c). izena. botanika Crataegus monogyna. . Ik. elórrarantza zuri.. 3. arantza, arantzía. (a). izena. Espina, púa. . Arantzia sartu jata ankazpixan da ezin ddot etara.. Adinekoek nekez darabilte zentzu honetan, eztaka esaten baitute. Nik e, sarrittan e, igual etxian da, gurian e, gaztiak «arantzia daukat amentxe» ta; «arantzia, nik e, landara danai esate otxat. Ori eztakia dok, eztakia». Don. . Ik. larrósa.. |
| arañeun. (-). ARAÑUN. Ik. érañun. |
| arantza beltz. (-). Ik. elórrarantza beltz. |
| 2. arantza, arantzía. (c). izena. botanika Crataegus monogyna. Ik. elórrarantza zuri. |
| 1. arantza, arantzía. (a). izena. botanika Rubus sp. Zarza, zarzamora. Masustak ematen dituen lahar eztakadun ezagun eta ugaria. Gure sasietako erregea. Zenbaitek arantzari sasi deitzen badio ere, Bergaran sasiren esanahia zabalagoa da, "maleza", "zarzal", orokorki izendatzeko erabiltzen baita. . Rubus sp.. Sin. lar. |
| dantzá-prémixo, dantzá-prémixua(k). (-). izena. Dantza-lehiaketa. Concurso de baile al suelto.. Urkiolan dantza-premixuak eren; eguna zabaldu orduko etxetik urten, irugarren premixua etara ta illunerako berriz oiñez etxera./ Markiko Tomas dantza-premixotan asko ibilittakua zan.. Pluralean lehiaketa zentzuan. Esan daiteke singularrean ere honelakoetan: Tomasek irugarren dantza-premixua etara zeban.Tomasek irugarren dantza-premixua etara zeban.. |
| áustu. (c). du aditza. Hauts bihurtu.. Arrixa (kareharria) urakin botatzen bada, dana arro-arro-arro eitten da, da dana austu. Cand./ Ekarri bolia, irurak jota austu eiñ bia jittuat eta. . Sin. auts eiñ. |
| atze ona euki. (c). esapidea. Nahikoa diru edo baliabide izan edozein ezustekori aurre egiteko.. Urtebetian paruan egon arren, orrek eztauka billurrik. Atze ona dauka orrek. . Ik. atzékalde. |
| baitta zera be!. (b). esapidea. Hori ezta horrela.. . |
| Aittiaren, Semiaren eta Espiritu Santuaren, aitak eta amak lenengo esan ziraden. (d). esaera. Fedea gurasoengandik hartua duela, alegia.. "Ziraden" hori bitxia da, errimagatik edo asmatua, "zosten" esaten da eta hemen.. |
| abuéntau. (c). du aditza. AGUANTAU, AGUENTAU. Jasan, aguantatu. Aguantar, soportar.. Abuentau ezindako miñak dauzkat./ Eta konforme ezpaago abuentau ari./ Urpian iru minutu abuentau baietz. . |
| bere aldía zaintzen ona izan. (c). esapidea. Interesatua izan. . Ik. aldérdi. |
| 1. aizáu. (b). da aditza. Haizatu. Haizez bete ganadua eta lehertzeko zorian jarri. Hincharse el ganado.. Beixai arbi-atala trabau jako eztarrixan da aizau ein dda. Betenaixuai diar ein biako jako./ Aizautakuan emoten jakon, jaboia urtu balde baten ero ta sartu aotik jaboi-ura, al danik kargauena. Bikarbonatua ta geruao etorriko zien. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don.. Jaboi-ura, bikarbonatoa eta tuboaz gain beste laugarren sistima bat ere erabiltzen zen haizatutako ganadua oneratzeko: béixa zúlatzekua: (tubo bat zuan punta zorrotzakin. Don.) urdailetik sartzea. Gurean beixak zulatzeko eztena deitzen zitzaion.. |
| 1. akabau. (a). du aditza. Bukatu, amaitu. Terminar, concluir.. Lanak akabautakuan, pelotan eittera joango naiz.. Amaitu inguruetan esan ohi da baina ez Bergaran.. Ik. buka(t)u. |
| botáu. (a). du aditza. Votar.. Eta zuk zeiñi botau bia jatzu ba?. |
| 1. berekizko, berekizkua. (-). izena. (Antzuola.) "Bere modukoa, bere berdina.. Saldia berekizkua botatzen bajatzu, obia ertengo jatzu." (Lar Antz).. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.