Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

árdandei, árdandeixa. (d). izena. Ardandegia.   Antiguamente, taberna en la que servían vino.. Ferixia ikusi, ardandeixan sartu ta gabeko amabixak arte egote zien kontu-kontari.. Ik. sárdandei.
ardangela, ardangelie. (d). (Leintz.) Sotoa, ardoa gordetzen den lekua. . Bialdu daue gizonori ardangelara, morrokuez zerrau dutzie atie, artu botilla bana hirurek eta biaje. (AA ArrasEus, 233. o.)..
ardanzopa, ardanzopak. (c). izena. Ardao-zópa, ardao-zopak. iz. Ardo beroa ogi zopekin; antzina jan ohi zen zenbait familiatan.   Vino caliente con sopas. "Sopa borracha".. Ikezgintzan beti ezautu naban ardaua garrafoi baten erun, eta goizien ardanzopia esate gontxen. Katillu batea ardao puxkat bota, basokaa pare bat eo, eta azukarra bota dezente eta ogixa erdi-tostau... Mateo./ Entzun izan juat aintziñan umiei be ardao-zopak emote zotsela familixa batzuk Naparruan. .
Ardau gozuak lau begi eta oiñik ez.. (-). esaera. (SM Ezten)..
ardáo beltz, ardáo béltza. (a). Vino tinto. .
ardáo górri, ardáo gorríxa. (a). Vino claro. .
ardáo gózo, ardáo gozúa. (b). ARDAO GOXO. Vino dulce, moscatel.. Abadian ezkutuan monagilluak trago ederrak joten jotsen ardao gozo botilliai..
arbólai, arbólaixa. (c). izena. ARBOLARI. Arboladia.   Arboleda.. Ferixa-lekuan arbolaixa zuan edarra baiña bota ein juen./ San Juango arbolaira makiña bat jente etortze zan sasoe batian.. Ik. zúaizti.
arbola-gerri. (-). Ik. gerri.
arbaso, arbasúa (Eib.). (d). izena. (Eibar.) Harriartea.   "Pedrera.. Mendixa emendiko aldetik dana arbasua da..
arbazta. (-). Ik. zabrázta.
árbel, arbéla. (b). izena. Lurra baino gogorragoa eta harria baino bigunagoa den harrikia.   Toba, cayuela.. Gaztelerazko «Pizarra» pizarra esaten da, eta ez arbel. Dena dela, interesgarria da Donatoren azalpena: Ardi-txabolak eta tapatzen jittuen orrekin (pizarrarekin) eta arbela esate jotsek erak. Guk eztou ezautzen ori, eztou ibiltzen da; da guk pizarria. Arbela dok izen ori e, pizarra izenda be arbel-arrixak. Erderaz «cayuela». Koloriak askotakuak, batzuk buztin-kolorera, bestiak zurika... arrittik lurrera, lurra arri eittera doian... Don. . Ik. pízarra.
árbi. (-). 1. arbi, arbíxa. (a). izena. botanika Brassica napus. Nabo.. Neguko ganadu-jan betikoa. Erremolatxa buruak luzexkak diren bezala, arbiarenak borobilkoteak. Arbigarak —"grelos"— oso estimatuak dira Galizian "lacon"arekin batera jateko. Lore hori polita ateratzen du udaberri aldera eta txoriak oso gogoko dute arbi hazia. Sin. nabo (Eib.). Ik. arbitxíki, frantzes-árbi. arbi-atala trabau, . (c). esapidea. (lagunartekoa.) Sermoilaria edo bertsolaria, batik bat, aurrera egin ezinik gelditu. . Arbi-atala trabau jakok.. Ganaduei arbi zatiak eztarrian pasa ezinda sarri geratu ohi zaizkie. Trantze txarra da.... 2. arbi, arbixa. (d). izena. (Eibar.) "Hueva del pescado. . Bakillauan arbixa artakotzat saltzen da...
arbi-búru, arbi-burúa. (b). izena. Cabeza de nabo. . Zazpi kiloko arbiburua artu giñuan iez..
arbígara, arbígaria. (c). izena. Arbiari, gora egiten duenean, sortzen zaion kirtena.   Pámpano, escapo de nabo. . Gailleguak arbigarak jateittue gustora asko; “grelos” esaten dotse..
arbílora, arbíloria. (b). izena. Flor de nabo.. Txirriskilla bandaria dabill arbilora artian..
arbí-soo, arbí-sóua. (b). izena. ARBÍ-SOLO (UB., ANG., ELG). Arbi-soroa.   Campo de nabos.. Iez arbi-soua egon zan lekuan aurten porrua sartu dou.. Ik. árbitza.
arbitxíki, arbitxikíxa. (d). izena. Pertsonak jatekoa den arbi mota..
arbitz, arbitza. (d). izena. (Eibar.) "Cuarzo.. Arbitzak ostiango arri guztiak erreixatzen dittu..
árbola, árbolia. (a). izena. Zuhaitza.   Árbol. . Ik. zúaitz.
arbóla-búru, arbóla-búrua. (c). izena. Gorakoa moztutako arbolak alboetara adarrak ateratzen dituen unea.   Copa de árbol.. Arbola buruan adarrak mozte ako, ta burua eitte ako. Da aura, arbola-buru aura, korapillo asko eoten da, da aura zela tornuan bueltaka etaaten daben, txapa ori, ba an urteten dau korapillua, eitten dittu dibujo oso polittak. Martin.. Intxaurrondoaren arbola-burua eta arbola-zuztarra ei dira gehien ordaintzen direnak, oso loratsuak direlako. .
ardáo zúri, ardáo zuríxa. (a). Vino blanco. .
ardau-jana eiñ. (c). esapidea. (adierazkorra.) Ardoz bete belarrietaraino.. Atzo guk ein giñuan ardau-jana... .
ez ur eta ez ardau izan. (c). esapidea. Norbait ganorabakoa izan, proiektu edo gauza batek funts gutxi eduki.. Zuen sindikatua ez ur eta ez ardau..