Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Etimologia |
Kamiñero + koa. Kamiñeroaren etxea.
|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kamiñerokoan bizi naiz, Kamiñeroko lagunak ditut, Gure ama Kamiñerokoa da, Kamiñerokotik etorri naiz, Kamiñerokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kamiñerokoako lagunak ditut, Gure aita *Kamiñerokokua da, *Kamiñerokoatik etorri naiz, *Kamiñerokoara noa
|
Oharrak |
Lehen bi fitxatan zeuden Kamiñerokoa eta Kapaingoa eta batu egin ditut. Kapaingoa nondik ote dator?? Kapagin-etik?? Kapaingoa eta Kamiñerokoa nahasketa ez dago?? Bi izango dira kamiñekoak?? Kapaingoari ere Kamiñerokoa esaten zaio. - Ta […] esaten dotsazue zeoze? - Kamiñerokua. - Kamiñerokua hari. Kamiñerua zuan, ba, [Barrutian] aitta? - Bai, bai. - Ba, Kamiñerokua. (Juane Lonbide) |
Lekukotasunak | Ahozkoak 6, idatzizkoak 0. |
Ikustekoak |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | DOROTIANA | Angiozar | ERAIKIN BAKARRA | Karmen eta Bizenta Inza | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | KAMIÑEROKUA | Angiozar | ETXEA | Juane Lonbide | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | KAMIÑEROKUA | Angiozar | ETXEA | Karmen eta Bizenta Inza | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | KAPAIÑGUA | Angiozar | ETXEA | Karmen eta Bizenta Inza | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | DOROTIANA | Angiozar | ERAIKIN BAKARRA | Jacinta Atxotegi | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | KAMIÑEROKUA | Angiozar | ETXEA | Jacinta Atxotegi |
- Hau bestiau, berriro, hau Pepita-ta bizi diana, ba, Ismael hor bizi izan zuan ta Ismaelenekua edo… Hori…
Berraondoneko —hil zuan bera, baiña— Eusebion arreba batena dok. Bera hil zuan, baiña oin loibak edo…
Ismaelenekua.
- Ta […] esaten dotsazue zeoze?
- Kamiñerokua.
- Kamiñerokua hari. Kamiñerua zuan, ba, [Barrutian] aitta?
- Bai, bai.
- Ba, Kamiñerokua.
- Hori errentero eukitzen jonen zerak, ta gero beste etxetxo bat be bazuan hor harutzao. Oin ha be desapareziduta
dao. Zera, Dorotea-ta bizi izan zien han. Kamiñerokua esaten…
- Kamiñerokua.
- Bai. Etxe txiki bat.
- Ta Kamiñerokua zeiñi deitzen dotsazue? Oin ez dao etxe hori?
- Dorotean aitta zuan kamiñerua.
- Bai, bai, bai. Ta etxe hori hor zeuan? Elizburunan ta parian?
- Harutzao.
- Harutzao. Oin ortuai emonda dao ha terrenua. Bota zeben “de cuajo aquella casa”.
- Handik gure ortura bittartian zeuan?
- Ez.
- Ez.
- Hutsa, etxe txastar-txastar bat zuan.
- Hemen.
- Hari pegauta?
- Bai.
- Doroti-ta bizi dienak? - […] itxoin, harena… haren […]. Ez dakit […]. - Zela zuan…? - Kapain… - Ez… - Ez jata […]. - Kamiñerokua. Hori da hauxe, bai, Kamiñerokua. Hori da.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.