Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Etimologia |
Sakristau + koa. Sakristauaren etxea.
|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Sakristaukoan bizi naiz, Sakristauko lagunak ditut, Gure ama Sakristaukoa da, Sakristaukotik etorri naiz, Sakristaukora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Sakristaukoako lagunak ditut, Gure aita *Sakristaukokua da, *Sakristaukoatik etorri naiz, *Sakristaukoara noa
|
Lekukotasunak | Ahozkoak 4, idatzizkoak 0. |
Ikustekoak |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | DORRAFAELENA | Angiozar | ERAIKIN BAKARRA | Juane Lonbide | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | SAKRISTAUKUA | Angiozar | ETXEA | Karmen eta Bizenta Inza | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | SANKRISTAUKUA | Angiozar | ETXEA | Jacinta Atxotegi | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | DORRAFAELENA | Angiozar | ERAIKIN BAKARRA | Jacinta Atxotegi |
- Ta zera ta be… zera be… oin Angeles ta bizi dian etxia be bat zonan.
- Bai, bai.
- Don Rafael Uskanga. Uskanga […].
- Ta ze izen dauka etxe horrek?
- Guk Sakristaukua esaten gontsan.
- Bai.
- Lehenao sakristaua ei zan horko zera, bai? Ta Sakristaukua.
- Angeles-ta bizi dienai?
- Bai, bai. Baiña bat zuan, e!
- Guk Dolaria. - Bai. Zeuek esaten dozuena, e? - Bai, guk esaten douna. - Bueno, gu bizi garana da…? - Jakobana guk, Jakobana. - Gero, hor… hau… Luis Marinak eta horrek be izena bazeukan, ez? - Horrek Sankristaukua.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.