Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Burdiñoaga, Burdiñoagak, Burdiñoagari, Burdiñoagan, Burdiñoagako, Burdiñoagatik, Burdiñoagara |
Kanpoko loturak | |
Oharrak |
Nondik ote dator? Gure datu-basean ez da idatziz jaso BURDIz hasten den antzeko toponimorik. Ahozko lekukotzak bat datozenez, zaila ematen du gehiago lortzetik informazio gehiago ateratzerik. Katastroan honakoa agertzen da behin: "Monte llamado BURDIÑA o ARIZNABARRETA…" Ahoz Burdiñola jaso da. Ez dugu idatzizko lekukotzarik lortu. Katastroan ere ez dator. Juane Lonbideren lekukotasuna ere badago Ahotsak.com-en eta berak dioenez, txirikilan jokatzeko leku famatua ei zen. |
Lekukotasunak | Ahozkoak 5, idatzizkoak 0. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | BURDIÑUA | Angiozar | LAUTADA | Paulo Aranzabal | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | BURDIÑUAKO LAUA | Angiozar | LAUTADA | Mertxe Laspiur | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | BURDIÑUA | Angiozar | LAUTADA | Pedro Laspiur, Bibiana Olañeta | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | BURDIÑUA | Angiozar | LAUTADA | Luzio Atxotegi | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | Burdiñua | Angiozar | AURKINTZA (paraje_termino...) | Juane Lonbide |
- Bai. [Zabaletatik gaiñerako] tontorra, gero [Burdiñuara] behera.
- Ta Burdiñua zein dok?
- Burdiñua harutzao. E… [Arrota] baiño Kanpazar alderatxuao hartzen dok bide bat, bajak pista bat?
- Bai.
- Handitxik segitttuan. Paraje lau-laua dok.
- Pagadi bat eta…?
- Ez jakixat. Lehen bazittuan paguak eta han; oin ez jakixat ze dauan, ni ez nok jun urte askuan.
- Burdiñeta?
- Zelan esan dok?
- Burdiñua. Burdiñua, Burdiñeta... holakon bat izango da hori.
- Ez, baiña zuk zela…?
- Burdiñua guk beti. Gero handik Elgeta alderao, zera, Gazteluatxa esaten jakon beste hari tontorrai.
- Ta Sagastatik hori gorakuori zela dok, ba, Añabarta?
- Añabarta bestia. Sagastatik Burdiñua aldekua, Zabaletako etxaburuan Añabarta.
- Gero han Arkazenatik beherutz kamiñua segidu ta kurbia eitten dau kamiñuak eskumatara.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.