Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Narbaizabolua, Narbaizaboluak, Narbaizaboluari, Narbaizaboluan, Narbaizaboluko, Narbaizabolutik, Narbaizabolura |
Bestelako jakingarriak |
Berrigara-Antxon Agirre Sorondo Lope Martinez de Isastik 1625ean Bergarako Narbaiza oinetxea aipatzen du. 1890ean, ondorengoak bizi ziren Narbaiza-bolun, orduko zentsu ofizialaren arabera: Justo Agirre Azkargorta, 45 urtekoa, errotaria, irakurtzen eta idazten bazekiena, eta Juan Jose Agirre Elokoro-Iribe, 69 urtekoa, nekazaria, irakurtzen eta idazten ez zekiena. 1895ean Juan Agirre agerttzen da Narbaiza-boluko errotari. 1929ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, berriz, honako hau dakar: “Angel Agirre Bergarako bizilagunak adierazten du Ubera errekako urak erabiltzen dituela Bergarako lurretan, San Juan auzoan, duen Narbaiza izeneko errota indarra sortzeko, eta erabilera hori Herri-Uren Aprobetxamenduen Erregistroan inskribatzea nahi lukeela. Darabilen ur kantitatea, batez beste, 100 litro / segundokoa da eta ur jauzia 4 metrokoa. Eta hau guztia herritarrei jakinarazten zaie…” 1927. urtean Angel Agirreren izenean eman zitzaion alta Narbaizako boluari irina egiteko herri-errota gis aeta 1940tik 1963ra Sebastian Agirre Mendizabalen izenean egon zen. 1963a izan zen herri errota bezela funtzionatu zuen azken urtea. Narbaiza-Boluko azkeneko errotaria Luis Mari Agirre izan zen, 1929an jaioa. Elgeta –erreka edo Ubera-errekako urak erabiltzen zituen eta bere eskumatan dago. Bi harri pare zituen, burdinazko bi turtukik eragindakoak. Harriak pikatzea ere, Askasibarrek berak egiten zuen eta ehotakoaren %10eko laka ematen zitzaion. 1975ean egin zuen lan azkenengo aldiz |
Lekukotasunak | Ahozkoak 7, idatzizkoak 11. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1875 | NARVAIZA,MOLINO | Goiauzoa | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1793 | NARBAIZA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1597 | NARBAIÇA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | NARBAIZA BOLU | San Juan | BASERRIA | Jabier Larrañaga | |
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1988 | NARBAIZA BOLU | San Juan | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1909 | NARBAIZA MOLINO | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1583 | NARBAYÇA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1862 | NARVAIZA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1930 | NARVAIZA-BOLU | Goiauzoa | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1925 | NARVAIZA MOLINO | Goiauzoa | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1767 | NARVAIZA MOLINO | San Juan | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1843 | NARVAYZA MOLINO | San Juan | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | NARBAIZA BOLU | San Juan | BASERRIA | Juan Karlos eta Bizenta Mendizabal | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 2002 | NARBAIZABOLUA | San Juan | BASERRIA | Julian Beitia | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 2004 | NARBAIZBOLU | San Juan | BASERRIA | Juan Martin Elexpuru | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 2002 | NARBAIZBOLUA | San Juan | BASERRIA | Juan Martin Elexpuru | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 2002 | NARBAIZBOLU | San Juan | BASERRIA | Andoni Larrañaga | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1999 | NARBAIZBOLUA | San Juan | BASERRIA | Klementa Arregi |
- Ta gero ya hortik gorutz bakarrik…
- Amatiño.
- Amatiño. Gero Bolutik gorutz baiña eskumako aldera lehelengo daukauna?
- Narbaiza. Bueno, Narbaiza bolu, Narbaiza haundi ta Narbaiza goikua.
Narbaizak hiru dia: Narbaizagoikua, Narbaizaaundikua eta Narbaizabolua.
Inguru honetako errota askok izenaren ondoren daramate -bolu: Narbaiz-bolu, edo Narbaiz-bolúa, Elortza-bolu, -a, Ubera-bolu, -a, Loidi-bolu, -a, etab. Hitz egiterakoan hauetariko zenbaiti Bolu deitzen zaio soilik. Badira, baita, bi Bolintxo, bata San Juan Errekan eta bestea Angiozarren. Baina izen arrunt gisa errotaerabiltzen da beti. Dena dela, Bolu, beti toki-izena delarik ere, deklinatzerakoan iz. pr. nahiz iz. arrunt bezala esan ohi da: Narbaiz-bolun (Bergara aldeko hiztegia. Juan Martin Elexpuru)
Inguru honetako errota askok izenaren ondoren daramate -bolu: Narbaiz-bolu, edo Narbaiz-bolúa, Elortza-bolu, -a, Ubera-bolu, -a, Loidi-bolu, -a, etab. Hitz egiterakoan hauetariko zenbaiti Bolu deitzen zaio soilik. Badira, baita, bi Bolintxo, bata San Juan Errekan eta bestea Angiozarren. Baina izen arrunt gisa errotaerabiltzen da beti. Dena dela, Bolu, beti toki-izena delarik ere, deklinatzerakoan iz. pr. nahiz iz. arrunt bezala esan ohi da: Narbaiz-bolun (Bergara aldeko hiztegia. Juan Martin Elexpuru)
- Eta gabazko patrullak-eta? Aittajaunari entzunda daukat.
- Bai. Amatiñon jeuan "Fortaleza Volante" eta esaten zotsen holako kapitan…, Sarjento Baldú zan hemengo terroria, hemengo inguruetako oilluok eta konejuok harrapatzen jittuan baiña. Eta gabian Narbaiz-boluan, gure aitta-zana be Narbaiz-boluan jeuan, eta Aixkarko Manuel be bai, eta gabian joan eta hartu erekin eta frentia ikustera; osea, Agarregoiko ondoraiño aillegau ei zittuan. Amatrailladoria erei eruan eraiñ, je, je, je, eta hartu aurrian eta haraiñotxe. Eta han, itxuria, milizianuok potiak-eta behera botata eukitzen ei jittuen, eta zaratak etaratzen hasi zienian, buelta. Eta gure aitta-zana akordau zanian datozela, teillatura, Narbaiz-boluan teillatura ixo ei juan eta salbau ei zuan. (Iturria: Euskal Herriko Ahotsak; Bergara aldeko hiztegia)
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.