Lonbide baserria da. Itxura guztien arabera, Bakategi da. Katastroan Bakategiren ordez, Lonbidekoen hitzetan (Baustegi/Bagustegui) dator. Hala ere, ahozkoa ez da izango idatzizkoaren kopia txarra? Informante egokia ote zen? Arangurentxoko eskrituretan ere agertzen da Bagustegui idatziz eta bertako nagusiak, Martin Elgarrestak, hau dio: "Lonbideko lehengo jabeek inguru horri Baketegi deitzen zioten"
Ikus Bakategiz Jabier Larrañagak dioena:
- Erreka bixen bittartian daon zirrindara hori? Hor basua-ta badao, ba?
- Bai, bai, bai… Egon… Bakatei, Bakatei esaten dotsau, Bakatei. Hori da… Basalgoko batena da.
- Dana, ez?
- Dana… bueno, hamen pusketatxo bat guria dao. Erreka ondotik hona pusketatxo bat geuria da, baiña hau gehixena berana da. Hau, beste honi Bakatei esaten dotsa harek. Guk esaten dotsau Aranguerreka, hau da, Aranguerreka izango da, ezta? E? Guk Aranguerreka. Ta gure mugarri dauka beste horrek sail haundixa daka horrek. Lonbidekua da, baiña Bakatei esaten dotse. Bakatei. Edo Baketei izengo da igual, Baketei edo… Bakatei… ez dakit nik zela izengo dan.
- Bale. Gero lehen esan dozu baso bat Lonbidebaso edo esan dozu lehen. Hori nun…?
- Lonbidebaso daok horri kamiñuorri jarraittu gurera bidian…
- Zuenerako bidia… Hauxe.
- Bai. Eta hau… hau bidia dok, ezta, goittik behera?
- Bai.
- Ba, hementxe hasiko dok goittik behera. Hau errekatxua… hau gure errekia, hau bestia… Bai, hamentxe. Hauxe dok Lonbidebasua, zuen itturriraiño bajatzen dana, Izarreetxebarriko itturrira bajatzen dana goittik behera.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak