Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lindera, Linderak, Linderari, Linderan, Linderako, Linderatik, Linderara |
Oharrak |
Katastroan hiru partzela ageri dira Lindara izenarekin (batean Lindero jartzen du idatziz). Bi luzekak dira, lehengo Bergara-Elgeta mugari jarraitzen ziotenak itxuraz eta beste bat, handiena, borobil samarra, erdian beste jabe baten saila duena (jakin ez mugok ondo dauden. Edozein kasutan, bigarren sail horren izena Amarraitzeta ageri da Katastroan. Horren aipamena egiten du Luis Aranzabalek. |
Lekukotasunak | Ahozkoak 2, idatzizkoak 5. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | LINDARIA | Basalgo | BASOA (bosque) | Luis Aranzabal eta Lorenzo Olañeta | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | LINDARIA | Basalgo | BASOA (bosque) | Martin Elgarresta | |
Ikusi | Zeharkakoa | Idatzia | 1889 | LINDERA-GOENA | Basalgo | TOKIA (punto_lugar) | ||
Ikusi | Zeharkakoa | Idatzia | 1861 | LINDERAGOENA | Basalgo | TOKIA (punto_lugar) | ||
Ikusi | Zeharkakoa | Idatzia | 1792 | LINDERAGOENENGOA | Ubera | AURKINTZA (paraje_termino...) | ||
Ikusi | Zeharkakoa | Idatzia | 1788 | LINDERAPEA | Basalgo | HERRILURRA (terreno concejil) | ||
Ikusi | Zeharkakoa | Idatzia | 1844 | LINDERA SACONA | Basalgo | EZEZAGUNA |
- Handik eta kurutzara bittartian badao… badauka izenik harek?
- Harek bai, Lindaria. Gure baso danak Lindaria.
- Lindaostia […].
- Bai, baiña Lindaraostia esaten dou guk, baiña dok Lindariak jaukak gauza bat: Elizaldekuak eta esaten dabe —zuenak be igual [esango dau]— Lindaria hola "tra" behetik gora, ezta? Arbola illara bat. Ta, klaro, guk esaten dotsau Lindaraostia.
- A, klaro… Klaro.
- Bestiak be bestekaldiai Lindaraostia.
- Klaro…
- Ba, Lindaria.
- [...].
- Txabolia nun esan dok hamen inguruan?
- Txabolia?
- Ez, ez, Arangoittikua hor nunbaitten egongo dok.
- Arangoitti hemen dao.
- Bai. Hau bixen bittartia dok Lindara ostia. Bueno, Lindaria.
- [...].
- Lindaria, Lindaria ipinizu ta kitto.
- [...]
- Lindaraostia […].
- […].
- Handikaldekuendako hamendikaldia dok, baiña, Lindaraostia !
- Nundik beitzen jakon…
- Bai, ba! Nik [entzun…], joño! Lindaraostera juan bihar juau ta Elixaldekin baten ta [zertuta geratu…], sekula entzuteka najeuan] ni harek hori esaten ebanik, eta guk "handikaldia" esaten dotsau hari beti.
- Inguru hau edo hola? Hementxe joten dare bixak.
- Bai. Bueno. Ba, da hortik hau zoniau Gaztaiñazabal alde bittara. Lehenauko lindaria hamentxe zeuan, Bergara-Elgeta, oin… [hogeta zortziko] lindaria.
- Bai, Angiozar ta Ubera separau zienian.
- Horrek apartau zianian, bai.
- Hagaittik dao zuzen, ikusten dozu?, piñudixa. Ta ebaten eban jo-ta zuzen-zuzen "dzu!" Atxoteiko txabolondotaraiño.
- Hau da lindaria?
- Bai, horko lindaria, hori da Elizalden basua dok hori. Bai. Ta hamen [kaska] bat, eztok? Ta hau Atxoteiko… zerana hau, Artizko Patxiña hori puntiori behera.
- Hau Gaztaiñazabal ze da ingurua edo…?
- Bai, inguru hori.
- Zelaixa edo…?
- Ez, ez, basua, dana basuak dia horrek. Horrek danak basuak dia.
- Piñua, piñua da.
- Ointxe botata dare piñudi batzuk…
- Horren gaiñian daona… gero lindaria ala…?
- Lindaria… hau da zona bat hortik behera Gaztaiñazabal ta gora Lindaria. Lindaria. Alde bixetara, e?
- Gero beste bat badaok hor Lindaria esaten jakona.
- Bai, hauxe.
- Hori goittik behera doian…
- Bai, [mintxo] bat joiak goittik behera Artizeraiño doiena. Hori ez jakixat,ba, nundik datorren hori. Lehenau Elgeta ta Bergara separatzen ei zuan hortik eta horren zeretik etorriko dok seguramente hori.
- Seguramente bai.
- Bai. Gurian aittajunak… Artizen etxe bittartian ei zuan hor zera.
- Justo. Ta hementxe dare ta […] gaiñetik doia…
- Bai, hori holaxe joiak. Lindaria hortik etorritako izena izango dok horri esaten jakona.
- Lindaria eta, zera, Amarraitzeta bittartian badao ezer ala dana da Lindaria?
- Lindaria horri gaiñorri ta gero Amarraitzeta hori, ba, sakoneratxuao, Kirueta aldera eitten jok, Kiruetako txabola aldera, nik esaten dotenori, Amarraitzeta hori.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.