Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Oharrak |
Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere. Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du. Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak. Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen. Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak. XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena." |
Lekukotasunak | Ahozkoak 2, idatzizkoak 1. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1925 | TXIKIPARTIA | Osintxu | IRADIA=GAROSAILA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | TXIKI PARTIA | Osintxu | LUR ALDAPATSUA (montazgo) | Hilari Gantxegi | |
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | TXIKI PARTIA | Osintxu | LUR ALDAPATSUA (montazgo) | Jose M. Jauregi, Benita Epelde |
(...)
Eta oin Txiki partia.
- E: Elusu aldera harutz. Ta han itturrixa bada, ezta? Hor Txiki partetan nunbaitten.
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.