Xabier Arregi: Bertako jabe Gregoriok kontatua da badela euren etxeaurreko sorobarrenean harrizko gurutze bat (horrelaxe dago ikusgai); gurutze hori, antza denez, eta bere aitonak kontatua da, bertan, ibarraren beste aldeko menditik botatako bala batek jota hil zen gizasemearen oroimenean jarria dela. Bergarako mugarrien ibilbideak moldatu dituzten Polpol Mendizale Taldeko kideek eskainitako argazkia. Argazkian agertzen dena ibilbidearen hasiera eta amaiera da eta ez du zerikusirik mugarria kokatuta dagoen auzoarekin.
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arteta, Artetak, Artetari, Artetan, Artetako, Artetatik, Artetara
Oharrak
GALDERAK: Kokapena ondo? MTNEn eta GFAn ere honi Kurutzekogaina deitzen zaio. Ondo kokatuta egongo da? Beste tontortxo bat badago MTNEn Artaitxako Zabala deitzen dioten paraje inguruan. Idatzizko eta ahozko erreferentzia gehiago lortu. //// XABIER ARREGI: "Kurutzekogaina, Arteta, eta Arteittako zelaixa(ae)-Untzueta Azpikoan jasoa, ingurutsuan daude. Kurutzekogaina Untzueta Gainekoaren gaikaldean dago. Bertako jabe Gregoriok kontatua da badela euren etxeaurreko sorobarrenean harrizko gurutze bat (horrelaxe dago ikusgai); gurutze hori, antza denez, eta bere aitonak kontatua da, bertan, ibarraren beste aldeko menditik botatako bala batek jota hil zen gizasemearen oroimenean jarria dela. Gregorio, Untzueta Gainekoak, gurutze horrek parean duen tontorrak, Kurutzekogaina izena tontor horren egian den gurutze horri zor diola uste du. Arteta izeneko lur sailak, berriz, Kurutzekogainaren iparraldera azaldu zaizkigu, Lezarri Aurtengoaren sailetan; eta Gregorio beraren lur sailetan ere Arteitaco Zabala (ie) izendapenarekin. Arteita eta Arteittako zabala edo Arteittako zelaixa inguru berdinean daude; eta kokagune Kurutzekogainaren iparraladera-iparmendebaldera izango litzateke;. Arteittako zelaixa (Untzueta Azpikoan jasoa) berriz aurreko Arteta dagoen toki berean ageri zaigu. Idatzizko erreferentziak lortu ditugu, ez horrela ahozko grabazioak." ///// ARTEGIETAKO ZELAIXA izango da? Amañako baserri bat omen zen ARTEITTA (ARTEGIETA).
LESARRI GOIKOAKO LURRAK: " *, TERRENO/ALBICHURI,HAYEDAL Y HELECHAL/NASICOBASO,CASTAÑAL"
- Hor esan dozue Klabelin haitza edo, Untzeta aldera dauka beste tontortxo bat. Harek bai izenik? - Arteta mendixa. - E? - Arteta. - Arteta mendixa? - Gure garo-saillekua Arteta jaukak.